Alain Robbe-Grillet (Brest, 1922ko abuztuaren 18a - Caen, 2008ko otsailaren 18a) frantses idazlea eta zinema-zuzendaria izan zen. Nouveau roman («Nobela berria») literatura-mugimenduaren aitzindari eta teorilari nagusia izan zen.

Alain Robbe-Grillet

seat 32 of the Académie française (en) Itzuli

2004ko martxoaren 25a - 2008ko otsailaren 18a
Maurice Rheims - François Weyergans
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlain Paul Robbe-Grillet
JaiotzaSaint-Pierre-Quilbignon eta Brest1922ko abuztuaren 18a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaCaen2008ko otsailaren 18a (85 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: gaixotasun kardiobaskularra
Familia
Ezkontidea(k)Catherine Robbe-Grillet  (1957ko urriaren 23a -  2008ko otsailaren 18a)
Hezkuntza
HeziketaLycée Saint-Louis
Institut national agronomique (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, film-zuzendaria, gidoilaria, idazlea, eleberrigilea, audio-liburu kontalaria, literatura-kritikaria, saiakeragilea, agronomia-ingeniaria eta errealizadorea
Lantokia(k)Paris eta Frantzia
Enplegatzailea(k)L'Express  (1955 -  1956)
New Yorkeko Unibertsitatea  (1972 -  1997)
Washingtongo Unibertsitatea Saint Louisen  (1972 -  1997)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaFrantses Akademia
MugimenduaNouveau romana

IMDB: nm0730237 Allocine: 526 Allmovie: p108423
Musicbrainz: 5523b7d2-303c-4fba-bb8f-5877ea8d4755 Discogs: 560262 Find a Grave: 24791430 Edit the value on Wikidata

Nekazari ingeniaritzako ikasketak egin zituen, baina 1950. urtetik aurrera literaturan murgildu zen. 1963an idatzi zuen Pour un nouveau roman (Nobela berri baten alde) obran azaldu zuen bezala, eleberria gauzakien, keinuen eta egoeren arteko loturari dagokio soilik, eta saihestu egin behar da ekintzei edo pertsonaiei buruzko iruzkin psikologiko eta ideologiko oro. Objektibotasunak eta gauzakiaren behaketak kezkatu dute Robbe-Grillet hasieratik: objektuen deskripzio xehea eta psikologiarik gabeko jokabideen deskripzioa egiten zuen lehen obratik, (1953, Les Gommes), eta objektibotasunaren bilaketa hura obsesio bihurtu zitzaion hurrengo obretan: Le Voyeur (1955), La Jalousie (1957, Leiho-sarea edo Jelosia). Dans le labyrenthe (1959, Laberintoan). Robbe-Grilletek zinemara eraman zituen teknika horiek, L´Année dernière à Marienbad Alain Resnaisek filmaturiko lanean bereziki (1961, Azken urtea Marienbaden). Zortzi film luze idatzi eta zuzendu zituen. Eleberri ugari idatzi du teoria-liburu nagusiaren ondoren eta autobiografia bat argitaratu du 1985ean, Le Miroir qui revient (Itzultzen den ispilua). Alain Robbe-Grillet Akademia frantseseko kide hautatua izan zen 2004an, baina karguari uko egin zion.

Bibliografia aldatu

Eleberriak aldatu

  • Un régicide (1949)
  • Les gommes (1953)
  • Le voyeur (1955)
  • La jalousie (1957)
  • Dans le labyrinthe (1959)
  • Instantanés (1962)
  • La maison de rendez-vous (1965)
  • Project pour une révolution à New York (1970)
  • Topologie d'une cité fantôme (1976)
  • Souvenirs du Triangle d'Or (1978)
  • Djinn (1981)
  • La reprise (2001)

Saiakerak aldatu

  • Pour un nouveau roman (1963)
  • Le voyageur, essais et entretiens (2001)

Idatzi autobiografikoak aldatu

  • Le miroir qui revient (1984)
  • Angélique ou l'enchantement (1988)
  • Les derniers jours de Corinthe (1994)

Filmografia aldatu

  • L'Année dernière à Marienbad (1961)
  • L'Immortelle (1963)
  • Trans-Europ-Express (1966)
  • L'Homme qui ment (1968)
  • L'Eden et après (1971)
  • Glissements progressifs du plaisir (1974)
  • Le Jeu avec le feu (1975)
  • La Belle Captive (1983)
  • Un bruit qui rend fou (1995)
  • C'est Gradiva qui vous appelle (2006)

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alain Robbe-Grillet