L'Alacantí Valentziar Herrialdeko eskualdea da, Alacant hiriburua duena. Iparraldean Alcoià du, ekialdean Marina Baixa eta Mediterraneoa, hegoaldean Baix Vinalopó eta mendebaldean Vinalopó Mitjà.

Alacantí
 Espainia
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Valentziako Erkidegoa
ProbintziaAlacanteko probintzia
HiriburuaAlacant
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak38°20′46″N 0°29′05″W / 38.3461°N 0.4847°W / 38.3461; -0.4847
Azalera673,59 km²
MugakideakAlcoià, Baix Vinalopó, Marina Baixa eta Vinalopó Mitjà
Demografia
Biztanleria494.685 (2022ko urtarrilaren 1a)
7.572 (2019)
Dentsitatea734,4 bizt/km²
Hizkuntza ofizialakatalan

10 udalerrik osatua, 673,20 km²ko azalera du eta 2005ean 443.261 biztanle zituen.

Geografia aldatu

Mendiz inguratutako eskualde laua da. Iparraldean Cabeçó d'Or mendilerroa dago; hegoaldean Vinalopóren ibarra; mendebaldean els Plans mendilerroa eta ekialdean Mediterraneoa. Ipar aldea menditsuagoa, non Xixonako ibarra dago; hego aldea, ordea, Montnegre ibaiak zeharkatutako itsasertzeko lautada.

Horren ondorioz Emili Beüten eskualde naturalen banaketan Foia de Xixona osoa eta Horta d'Alacanteko zatia hartzen ditu bere baitan.

Udalerriak aldatu

Udalerria Biztanleria[1] Azalera Dentsitatea
Agost 4.831 66,64 71,5
Aigües 1.118 18,47 60,5
Alacant 334.329 201,27 1.603,2
Busot 3.314 33,84 97,9
el Campello 27.345 55,27 494,8
Mutxamel 23.522 47,65 493,4
Sant Joan d'Alacant 22.554 9,64 2.339,6
Sant Vicent del Raspeig 54.531 40,55 1.344,8
la Torre de les Maçanes 802 36,48 22,0
Xixona 7.429 163,76 45,4


Erreferentziak aldatu

  1. Iturria: Espainiako Estatistika Institutua (2007-01-01)

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu