Alabamako Estatua Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, herrialdeko hegoaldean dagoena. Hhiriburua Montgomery da eta hiri nagusia, Birmingham. Iparraldean Tennesseerekin egiten du muga, Georgiarekin ekialdean, Mexikoko Golkoa eta Floridarekin hegoaldean eta Mississippi estatuarekin mendebaldean. Beste estatuekin alderatuz, Alabamak 30. postuan dago azalerari dagokionez eta 23. postua biztanleriari dagokionez, ia 5 milioi biztanle baititu. Estatuak Alabama ibaiaren izena hartzen du ("loditasunaren garbitzailea" esan nahi du): ibai hark estatu osoa zeharkatzen du, Mobileraino.

Alabama
 Ameriketako Estatu Batuak
Ereserkia
Alabama (en) Itzuli
Dixieland Delight (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
ISO 3166-2US-AL
HiriburuaMontgomery, Cahaba (en) Itzuli eta Tuscaloosa (Alabama)
Alabamako GobernadoreaKay Ivey
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak32°42′N 86°42′W / 32.7°N 86.7°W / 32.7; -86.7
Azalera135.765 km²
MugakideakFlorida, Georgia, Tennessee eta Mississippi
Punturik altuenaCheaha Mountain (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria5.024.279 (2020ko apirilaren 1a)
165.300 (2015)
Dentsitatea37,01 bizt/km²
Etxebizitzak1.888.504
Hizkuntza ofizialaingeles
Ordu eremuaUTC−06:00, Erdialdeko Ordu Estandarra eta America/Chicago (en) Itzuli
alabama.gov

Geografia aldatu

Alabama Ameriketako Estatu Batuetako hego-ekialdean dago. 84 kilometroko kosta du eta itsas portu bakarra Mobile da. Estatuaren batez besteko garaiera 150 metrokoa da eta punturik altuena Cheaha mendia da, 734 metrorekin, Apalatxeetan, ipar-ekialdean. Haren azalera Iberiar penintsula osoaren laurdenaren adinakoa da.

Hiri nagusiak aldatu

Postua Hiria Biztanleria
(2008)
1 Birmingham 228.798
2 Montgomery 202.696
3 Mobile 191.022
4 Huntsville 176.645
5 Tuscaloosa 90.221
6 Hoover 71.020
7 Dothan 66.505
8 Auburn 56.088
9 Decatur 56.068
10 Madison 38.714
 
Birmingham, hiririk handiena
 
Mobile, hirugarren hiririk handiena

Konderriak aldatu

Historia aldatu

Eskualdea Hernando de Soto kolonizatzaile espainiarrak hartu zuen 1540. urtean. Ingelesak jabetu ziren gero (1763-1783) eta berriro espainiarren esku egon ondoan (1783-1813), Estatu bihurtu zen 1819. urtean. Gaur egungo beltzak kotoi soroetan lanean ziharduten esklaboen ondorengoak dira. Biztanleria zuriaren joera arrazistak nabarmendu egin dira betidanik Alabaman eta eskubide zibilen aldeko beltzen manifestazio eta altxamenduak ugari izan dira egun arte.

Biztanleria aldatu

AEBetako Errolda Bulegoaren arabera, 2008ko uztailean, Alabamak 4.661.900 biztanle zituen, hau da, aurreko erroldarekiko % 4,8ko igoera zuen. Azken errolda horren arabera, estatuko biztanleriaren ia % 75 kaukasiarra da eta ia % 25, afroamerikar.

Gobernua aldatu

Alabamako Gobernua 1901ean Alabamako Konstituzioaren ondorioz sortu zen. Konstituzio hori munduko luzeena da, 310.000 hitz baititu: Ameriketako Estatu Batuetako Konstituzioa baino 40 aldiz luzeagoa da.

Alabaman agintea hiru botereetan banatzen da: Botere legegilea biganberadun Legebiltzarrak osatzen du: Senatua, 35 kiderekin eta Ordezkarien Etxea, 105 kiderekin. Legebiltzarraren ardura estatu-legeak idaztea, eztabaidatzea, gainbegiratzea edo deuseztea da. Botere betearazlea hainbat pertsonak osatzen dute: haien burua Alabamako Gobernadorea da. Beste kideak Alabamako Fiskal Nagusia eta gobernuko kabineteko partaideak dira. Azkenik, botere judizialalaren aginte gorena Alabamako Epaitegi Gorenari esleitzen zaio.

Alabamar ezagunak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu