Alaşehir (turkieraz aˈɫaʃehiɾ ahoskatua), antzinatean eta Erdi Aroan Filadelfia zeritzana (grezieraz: Φιλαδέλφεια, hau da, "anaia maite duenaren hiria"), Turkiako Manisa probintziako hiri eta barruti bat da egun, Egeo eskualdekoa. Kuzuçay (Cogamus antzinatean) ibarrean dago, Bozdağ mendiaren oinean (Tmolus mendia, antzinatean). Badu trenbide bat İzmir-ekin lotzen duena, 105 km-koa. Gökhan Karaçoban da aspalditik hiriko alkate.

Alaşehir
Alaşehir
Turkiako barrutia
Administrazioa
Estatu burujabe Turkia
Turkiako probintziaManisa probintzia
Izen ofizialaAlaşehir
Jatorrizko izenaAlaşehir
Geografia
Koordenatuak38°21′N 28°31′E / 38.35°N 28.52°E / 38.35; 28.52
Map
Azalera1015.26 km²
Altuera189 m
MugakideakSalihli (en) Itzuli, Kula (en) Itzuli, Sarıgöl (en) Itzuli, Eşme (en) Itzuli, Kuyucak (en) Itzuli, Nazilli (en) Itzuli eta Kiraz (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria105.145 (2020)
Dentsitatea103,56 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+03:00
alasehir.bel.tr

Gediz ibaiaren ( Hermus antzinatean) ibar jori eta zabal baten gainean eregiten den ordoki batean nabarmentzen da hiria ( Hermus antzina), larderiatsu ageri dela urrutitik begiratuta. 45 meskita ditu, gutxi gorabehera. Badira industria txikiak, eta merkataritza ere handi samarra da. Iturri mineraletako batek ere ur osagai mineraletan joria ematen du, Turkia osoan ezaguna. [1]

Turkian, hiriaren izena, Sultana mahaspasekin lotzen da. Hala ere, fruta freskoa merkaturatzeko laborantza hazi egin da joan diren hamarkadetan, fruta lehortuak baino esku-lan gutxiago behar duen arren. Filadelfia zeritzanean, Alaşehir zentro garrantzitsua izan zen hasierako kristautasunaren garaian eta bizantziar garaietan. Kristautasun ortodoxoaren gune azkar bat izan zen XX. mendearen hasierara arte [2], eta, oraindik ere, Erromako Eliza Katolikoaren egoitza titularra da. [3]

Historia aldatu

Antzinateko Filadelfia aldatu

Alaşehir izan zen, beharbada, antzinako hirietan lehena; Filadelfia zeritzan orduan. Pergamoko Eumenes II. erregeak (K.a. 197-160) sortu zuen, K.a. 189an, eta anaiak - Atalo II.a (K.a.159-138), haren ondorengoa izango zena- zion maitasunagatik eman zion Eumenesek izen hori hiriari, anaiari "Philadelphos" baitzeritzan goitizenez, hau da, anaia maite duena", hitzez hitz. Hiria ezagun izateko kausa nagusia da, beharbada, Errebelazioaren Liburuan Asiako zazpi elizetako bat izatea. (K. a. 159-138).

Ondorengorik ez eta Atalo III. Filometrok, zeina Pergamoko errege atalidarretan azkena izan baitzen, erromatar aliatuei laga zien bere erreinua, Filadelfia barne, K. a. 133an hil zenean. Erromak Asiako probintzia sortu zuen K. a. 129an, Jonia eta Pergamoko Erresuma batuz.

Filadelfia hiria Sardes administrazio-barrutian zegoen (Plinio HN 5.111). K.o. 17an, lurrikara itzel bat pairatu zuen hiriak, eta Tiberio enperadore erromatarrak salbuetsi egin zuen zergak ordaintzetik (Tazito, Analak, 2, 47, Estrabonek aipatua 12,8.18, 13.4.10, Joan Lidiakoak ere bai, de mensibus 4.115). Horri erantzunez, hiriak ohoreak eman zizkion Tiberiori. Txanponetan ageri da nola Kaligulak lagundu zion hiriari ; Vespasianoren pean, Filadelfiari abizena eman zitzaion, Flavia. Karakalaren pean, Filadelfian kultu inperiala izan zen; hango txanponek Neokoron hitza (hitzez hitz, "tenplu erraztatzailek" - tenpluaren zaintzaile) zeramaten irarria. Toptepe muinoaren iparraldeko ertzean kokatutako antzerki txiki bat da erromatar Filadelfiako aztarna bakarra.

Filadelfia Apokalipsian edo Errebelazioen Liburuan aldatu

Nahiz eta hainbat ziren antzinateko hirien artean Filadelfia zeritzenak, honako honi buruz adostasun zabala dago bera dela Joanek Apokalipsian[4] edo Errebelazioen Liburuan aipatzen dituen zazpi elizetako bat. Errebelazioen Liburuan, edo Apokalipsian, (3:7-13), filadelfiatarrei beren-beregi zuzendutako gutun bat aipatzen da. Gutun horren arabera, Filadelfiako kristauak hango juduen jazarpena ari ziren jasaten, zeinen gainean esaten baita "judu direla diote, baina ez dira hala), eta haien sinagogari Satanen sinagoga deirtzo idazlek (Errebelazioen liburua, 3:9). Hango eliza "tenpluaren zutabe" bihurtzeko aipamena, bestalde, baliteke hiriak historian zehar izandako lurrikarengatik izatea.

Esmirna "hamar eguneko" tentazioaz ohartarazia izan zen, eta Filadelfiari, aldiz, agindu zitzaion tentaziotik erabat libre egongo zela, eta, hala ere, biek ala biek, Kristoren laudorioa baizik ez zuten jaso. Horregatik hartzen dute egungo eliza protestante zenbaitek "Filadelfia" izena hartzen dute beren tokiko elizen izenaren osagai moduan, elizon leialtasuna nabarmentzearren.  

Bizantziar Filadelfia aldatu

Filadelfia bizantziar hiri oparoa izan zen, eta, VI. mendean, " Atenas txikia" deitu izan zitzaion, hango jaialdi eta tenpluengatik. [5] Seguru asko, hortik heltzen da hiria ez erabat bihurtzea kristautasunera. Ammia kristau emakume profeta, ordea, Filadelfiakoa izan zen. [6] 600 urtearen inguruan eraiki zen Filadelfian San Joan Basilika kupuladuna, eta haren hondarrak dira egun hirian arkelogokiazko erakargarri nagusia. Behiala hiria inguratzen zuten bizantziar harresiak desagertu egin ziren. Aztarna batzuk ikusgai daude oraindik herriko ipar-ekialdeko ertzean, autobus geltokiaren ondoan. Hiria Seljuk turkiarrek hartu zuten 1074an eta 1093-94an. 1098an, Lehen Gurutzadaren garaian, Alexios I enperadore bizantziarrak berreskuratu zuen. XI. mendetik XV. mendera, Thrace theme edo Traziako probintziako dux edo gobernadorearen eta estratopedarches edo komandante militarraren egoitza izan zen.

Filadelfia, bestalde, biizantziar enperadoreen aurkako hainbat matxinadaren erdigunea izan zen; 1182an, John Komnenos Vatatzes izan zen altxamenduaren buru, eta 1188an eta 1205an edo 1206an, Theodore Mangaphas, filadelfiar bat, Isaak II.a Angeloren aurka. Garai hartan, Filadelfiako apezpikugoa metropoli mailara igo zuten. XIV. mendean, Filadelfia hiria Lidiako metropoli bihurtu zuen Konstantinoplako patriarka greziar ortodoxoak, eta oraindik ere hala da. Ohore hori eman zitzaion hiriak ez zielako amore eman otomandarrei. Hiria oparoa izan zen bereziki XIII. eta XIV. mendeetan; bazen Genoako merkataritza-kolonia bat han, eta larruzko produktuen eta zeta gorriz tindatuaren ekoizle handi bat izan zen (hortik, beharbada, haren turkiar izena, "hiri gorria" esnahaia izan lezakeena) [7] XIV. mendean, turkiar emirerriek inguratzen zuten hiria, baina bizantziar enperadorearekiko aliantza ofizialei eusten zien. Oparo iraun zuen hiriak, merkataritzari eta kokaleku estrategikoari esker.

Filadelfia hiri beregain eta neutrala zen, nahiz Rodako Zaldun latindarren eraginpekoa izan, 1390an Bayezid I.a Sultanak eta Manuel II.a bizantziar enperadorearen menpeko indar laguntzaile kristau batek hartu zutenean, borroka gogorraren ostean, ordurako Asia Txikiko gainerako hiriak otomandarrei amore emanik zirelarik. Bayezidek behartu egin zuen Manuel Filadelfia Turkiarren mende jartzen parte hartzera, eta ironia mingotsa izan zen hori, nola iharduki zioten ikusirik. Handik hamabi urtera, Timurrek menderatu zuen, eta harresi bat eraikiarazi presoen gorpuekin. [1]

Garai modernoa aldatu

Greziako armadak hiria okupatu zuen II. Greziar-Turkiar Gerran (1919-1922) . Ez dago adostasunik hiria 1922an nork erre zuen esateko orduan. George Horton amerikar kontsulak idatzi zuen bere memorietan ezen turkiar armadaren taktika zela hiri batean sartzean hari su ematea, eta Esmirnako sute handia izan zela hondarrekoa. Beste kontakizun batzuek beste aldea erruztatzen dute. Greziako armadak, ihesean, lur errearen politika egin omen zuen Anatoliatik erretiratzean, gerraren azken fasean [8] , eta orduan gertatu omen zen Alaşehirko sutea . Park-en arabera, Alaşehir-ko eraikinen artean % 70 suteak suntsitu zuen, eta Kinross-ek idatzi zuenez: "Alaşehir ez zen barrunbe ilun bat baizik, muinoaren ingurua itsusten zuena. Herri mordo bat suntsitu omen ziren, errauts bihurturik. Uste da 3.000 bat lagun hil zirela Alaşehir-en erreketan[9]

Atenasko auzo batek, Nea Filadelfia (" Filadelfia Berria") du izena, Alaşehir-tik (Philadelphia grezieraz) ihesi etorritako greziar iheslarien omenez, han finkatu baitziren gerraren ondorioz eta Greziaren eta Turkiaren artean 1923an egindako populazio trukearen ondorioz.

Hiria Alaşehir Biltzarraren egoitza izan zen 1919an.

Demografia aldatu

1990an, Alaşehirko biztanleak 36.649 ziren.

Alasehirko pertsona aipagarriak aldatu

  • Joannes Laurentius Lydus ( K.o. 490ean jaioa ) antzinako greziar administratzaile eta idazlea.
  • Theodore Mangaphas, Morotheodoros goitizenez (XII. mendean jaioa), bizantziar-greziar ofizial militarra eta usurpatzailea
  • Kenan Evren, Turkiako presidentea eta jenerala

Gotzain aipagarriak aldatu

 
San Joan eliza
  • Ziriako ( Philippopolis- eko Kontzilioan, 344)
  • Teodosio ( Seleuziako Kontzilioan kargugabetua, 359)
  • Teofanes ( Efesoko Lehenengo Kontzilioan, 431)
  • Joan ( Konstantinoplako Hirugarren Kontzilioan, 680)
  • Filadelfiako Teolepto (1283-1322): hiriaren defentsa zuzendu zuen Turkiako erasoaren aurka 1310ean; Idazlanen artean poesia erlijiosoa, itun monastikoak, Arseniten aurkako idazkiak, gutunak daude
  • Macarius Chrysocephalas ( 1336–1382 ): 1353an, patriarkatua izateko hautagaia, hainbat idazlan idatzi zituen: Rodonia (atsotitz eta gnomoen antologia), Mateo eta Lukasen gaineko catenae direlakoak ("kateak", Bibliako bertsoei atxikitako teologoen aipuak), homiliak eta Galesiosko Meletioren bizitza bat
 
Metropoli greziar ortodoxoak Asia Txikian, c. 1880 .
  • Gabrius Severus-ek (1577) latindarren aurkako lanak idatzi zituen
  • Gerasimus Blachus (1679), lan ugariren egilea
  • Meletius Typaldus (1685), katoliko bihurtzeagatik kargugabetua

Filadelfia, oraindik ere, Filadelfiako metropoliaren egoitza da, [10] eta egoitza titularra izan da Greziaren eta Turkiaren arteko populazio-trukeaz geroztik.

Filadelfiako eremua ortodoxoa zen arren, Eliza Katoliko Erromatarrak ere Filadelfiako apezpiku titular bat bat eduki izan du 1500etik, ortodoxoen arerio.[11] Apezpiku katolikoak izan dira:

  • Bernardo Jordán, (1535eko apirilaren 14an izendatua-1539)
  • Philippe Musnier (1545eko eka. 15)   -)
  • Marcus Lyresius (1603ko urtarrilaren 8an izendatua-1611ko ekainaren 28a)
  • Georg Christoph Rösch (1612ko uzt. 16an izendatua-1634ko az. 30)
  • Michael Dalmeras (1623ko urriaren 23an izendatua-1629ko ab. 13)
  • William Giles (1904ko ira. 9an izendatua) -1913ko uzt. 28)
  • Domenico Pasi (1913ko ira. 9 izendatua-1919ko ab. 15a)
  • Francis Vazhapilly (1921eko ap. 7an izendatua) -1923ko ab. 21)
  • Agnello Renzullo (1924ko apirilaren 11n izendatua-1925eko ur. 20a)
  • Luigi Mazzini (1926ko ekainaren 24an izendatua-1950eko ab. 13an hil zen)
  • Pietro Zuccarino (1951ko urtarrilaren 5a- 1953ko az. 29a)
  • João de Deus Ramalho, (1953ko abenduaren 9an izendatua-1958ko ots. 25)
  • Augustin Arce Mostajo (1958ko maiatzaren 22an izendatua)- 1970eko az. 26)

Erreferentziak aldatu

  1. a b Txantiloi:EB1911
  2. Philadelphia, International Standard Bible Encyclopedia (1915).
  3. Txantiloi:Cite CE1913
  4.  Revelation:1:11-NKJV
  5. Lydus de mensibus 4.58
  6. Eusebius, Historia Ecclesiastica 5.17.
  7. I. Beldiceanu-Steinherr, "Notes pour l'histoire d'Alaşehir (Philadelphie) au XIVe siècle." In H. Ahrweiler, 1984, Philadelphie et autres etudes. Byzantina Sorbonensia 4. Centre de recherches d'histoire et de civilisation Byzantines. Paris, p. 33
  8. Sydney Nettleton Fisher, The Middle East: a History, New York: Alfred A. Knopf, 1969, p. 386
  9. Mango, Atatürk, p. 343.
  10. Kiminas, Demetrius (2009). The Ecumenical Patriarchate. Wildside Press. p89.
  11. Philadelphia at catholic-hierarchy.org.

Bibliografia aldatu

  • The Letters to the Seven Churches of Asia And their place in the plan of the Apocalypse, W. M. Ramsay, D.C.L, Litt.D., LL.D., Professor of Humanity in the University of Aberdeen, 1904

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu