Al Purdy

poeta kanadarra

Alfred Wellington Purdy, edo soilik Al Purdy (Wooler, Ontario, Kanada, 1918ko abenduaren 30a - 2000ko apirilaren 21a), kanadar poeta izan zen.

Al Purdy

Bizitza
JaiotzaQuinte West (en) Itzuli1918ko abenduaren 30a
Herrialdea Kanada
HeriotzaNorth Saanich (en) Itzuli2000ko apirilaren 21a (81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta
Jasotako sariak

Musicbrainz: 5723f516-71cb-4ef0-a6b3-7a03f78671e0 Edit the value on Wikidata
Al Purdyren omenezko estatua Toronton.

Biografia aldatu

Belaunaldi gazteen bide-erakusle nagusietako bat. Ikasketak bukatuta, Vancouverrera joan zen bizitzera. Han lantegi batean lan egin zuen denboraldi batez. Bigarren Mundu Gerran aire-armadan aritu zen. Kanada, Kuba, Mexiko, Grezia, Turkia, Italia, Frantzia, Japonia eta Afrikan zehar bidaiatu zen.

Cariboo Horses (1965) lanarengatik Gouverneur Général saria irabazi zuen. Poesia-lanez gainera, irrati eta telebistarako idatzi zuen, eta bere bidaiei buruzko saiakerak Maclean's eta Weekend Magazine aldizkarietan argitaratu zituen. Gero, No other country (1977) liburuan jaso zituen guztiak. Milton Acornen I´ve tasted my blood (1969) eta Andrey Suknaskiren Wood Mountain poems (1976) poesia-liburuak argitaratu zituen, eta Fifteen winds (1969), Storm warning (1971) eta Storm warning II (1976) antologiak atondu zituen. Umore eta ironia handiz idatzi zuen beti, eta 60ko hamarraldian esperimentalismo formala saiatu zuen.

Lanik aipagarrienak: The enchanted echo (1944), Pressed on sand (1955), Emu, remember (1955), Poems for all the Annettes (1962), North of summer: poems from Baffin Island (1967), Wild grape wine (1968), In search of Owen Roblin (1974), Being Alive. Poems 1958-1978 (1978) eta The stone bird (1981).

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Al Purdy  

Erreferentziak aldatu