Yaʻqūb ibn Isḥāq al-Kindī (Kufa, egungo Irak, 786Bagdad, 873), Al-Kindi edo Alkindus[1] izenez ezaguna, arabiar filosofoa izan zen; arabiarren filosofoa deitua.

Al-Kindi

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakأبو يوسف يعقوب بن إسحاق الصبّاح الكندي
JaiotzaKufa, 801 (egutegi gregorianoa)
HerrialdeaAbbastar Kaliferria
Lehen hizkuntzaarabiera
HeriotzaBagdad, 873 (71/72 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, matematikaria, cryptologist (en) Itzuli, astronomoa, medikua eta musikaren teorikoa
Enplegatzailea(k)Jakintzaren Etxea
Lan nabarmenak
Izengoitia(k)Abú-Júsuf ibn Ishák
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Pentsamendua aldatu

Filosofiak garai hartan zuen esanahiarekin bat zetozen alor asko landu zituen: metafisika, matematika, astronomia, astrologia, musika, gauza ezkutuen jakintza eta izadiaren zientziak.

Bilaketa filosofikoaren eta igarleen agerpenaren arteko oinarrizko adostasunak gorpuzten zuen bere teoria; logika eta filosofia biltzen dituen giza zientzia (ilm insani) eta igarleei bakarrik dagokien jainkozko zientzia (ilm ilahi) bereizten zituen; ezagutzaren bi maila zirela uste zuen eta ez inondik ere elkarren aurkako bi pentsaera.

Jainkoaren jardueraren eta izadiaren jardueraren arteko bereizketa egiten zuen. Atenasko neoplatonisten, Aristotelesen eta neopitagorikoen eragina izan zuen, baina eragin horiek islamen ikuspegi orokorraren baitan sartzen zituen; al-Kindik filosofiaren bidea argitzen duten argiontzitzat zituen egiak.

Bagdadeko Jakintzaren Etxearen ildotik itzultzaile askorekin jardun zuen elkar lanean greziarren lan klasikoak musulmanen artean zabaltzeko.

Lan asko idatzi zituen baina gehienak galdu dira.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Al-Kindi  
  1. Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 11 or..


  Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.