Akustika arkitektoniko

Akustika arkitektonikoa akustikaren adar bat da, arkitektura munduari dagokiona, eta edozein motatako eraikinen akustika era kontrolatu batean menderatzea du helburu, bai etxebizitzetan isolamendu akustiko egokia lortzeko bai lokalen egokitzapen akustiko hobetzeko. Akustika arkitektonikoa soinua kontrolatzeko, bi testuingurutan mugitzen da: leku irekietan (kanpoaldean) eta leku itxietan (barrualdean).

Akustika leku irekietan aldatu

Leku irekietan, soinuak daukan fenomeno nagusiena difusioa da; bertan soinu-uhinak hiru dimentsiokoak dira. Beste era batera esanda, soinu-uhinak iturrietatik ateratzen dira noranzko guztietara esfera erradial itxurako uhin frontearekin. Hau kontuan harturik, akustika arkitektonikoak leku esanguratsuenak (eszenatokia) egokitu behar ditu bertako soinua nahi dugun tokira (ikusleen tokira) eraman ahal izateko, maila akustikoa ahalik eta gehien aprobetxatzeko soinua ardaztuz.

 
Teatro grekoaren eskema.

Greziarrek, naturak ematen zizkien baliabideak aprobetxatuz, beraien teatroak eraikitzen zituzten (leku irekietan), harmailen harrizko estruktura (mailakatutako horma bertikalak) erreflektore gisa erabiliz, non soinua errebotatzen zen lau aldiz ozenago bihurtuz. Teatro hauek obra dramatikoak edota emanaldi musikalak egiteko erabiltzen zituzten, entzumen-arazorik eduki gabe. Horietako batzuek 15.000 pertsonentzako kapazitatea edukitzera lortu zuten, beraien propietate akustikoei esker, eta gaur egun arte ez da lortu hori gainditzea.

 
Teatro modernoa aire zabalean.

Erromatarrek antzeko teknika erabili zuten, baina ikusleen harmailen atzeko pareta laua izan beharrean kurbatua zen. Honek soinuaren galerak murriztu eta leku zehatz batera fokalizatzen zuen (erreflektore parabolikoaren antzeko planteamendua). Hala ere, erromatarrek eraikitako handienak 5.000 ikus-entzuleentzako kapazitatea bakarrik izatea lortu zuten. Batik bat, greziarrez orchestra izeneko lekua, soinua islatu beharrean senatarien eta kargudun jendea esertzeko leku bilakatu zen, propietate akustikoak okertuz.

Gaur egun (2005), kultura klasikoak utzitako jakintzaz hornitzen gara eta leku irekietan paretak kurba formarekin eraikitzen dira, kontxa edo oskol forma mantenduz. Erabiltzen diren materialek, propietate erreflektoreak dauzkate soinu uhinak errezago bideratzeko. Arazoa da sortutako erantzunak (errebotatutako uhinek) ez daukala frekuentzia berdina, tonu grabeek zailtasun handiagoak dauzkatelako auditorioan etxeko tonu agudoak baino.

Akustika leku itxietan aldatu

Leku itxietan, efekturik esanguratsuena islapena da, eta ez difusioa, leku irekietan gertatzen zen bezala. Ikus-entzuleei soinua era zuzenean eta era islatuan heltzen zaie, eta fase ezberdinetan egonez gero entzumen-sentsazioa indartu egiten da eta kontrako kasuetan galdu. Lokal bat egokitzeko orduan, kanpoko soinua barrura sartzea galarazi behar da, isolamendu akustikoaz baliatuz. Horrez gain, barrualdean soinuaren kalitatea hoberena izan behar da, material xurgatzaileak eta islatzaileak alderatuz erreberberazioa maila eta erantzunaren denbora kontrolatzeko.

Kanpo estekak aldatu