Akuanauta urpean, bere burua inguruko presioaren eraginpean jarriz, denbora luzez geratzen den gizabanakoari deritzo. Hori lortzeko itsas hondoan jarritako bizilekuetan 24 ordu edo gehiago igarotzen dituzte. Akuanauta terminoa gehienbat zientzialari eta ikerlariekin erabiltzen da, nahiz eta SEALAB programan akuanauta militar talde batzuek parte hartzen zuten.

Josef Schmid akuanauta Aquarius urpeko laborategitik kanpo lan egiten.
NASAren akuanauta batzuk Aquarius urpeko laborategiaren barruan 2003an.

Akuanauta hitza latineko aqua (ur) eta grezierazko nauta (nabigatzaile) hitzen elkarketatik dator.

Lehenengo akuanauta Robert Sténuit belgikarra izan zen 1962. urtean. Robert pertsona bakar batentzako zilindro baten barruan bizi izan zen 24 orduz 61 metroko sakoneran Kosta Urdineko Villefranche-sur-Merren. Akuanauta militarrei dagokienez, Robert Sheats, Robin Cook idazlea, eta Scott Carpenter eta Alan Shepard astronautak dira aipagarrienak. Berry L. Cannon akuanauta zibila karbono dioxidoz pozoiturik hil zen Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadaren SEALAB III proiektuan parte hartzen ari zenean.

Kanpo estekak aldatu