Akerbeltz lur barruan bizi den eta mendean morroi asko dituen akerra da.

Akerbeltz
Euskal Herriko mitologia eta sorginkeria
Ezaugarriak
Sexuaarra
BaliokideakDeabrua
Akelarrea, Francisco Goya

Kristauentzat, Deabru beraren berrargitaratzea da, eta apaizek sorgin eta aztiak jazarri dituzte Akelarretan era guztietako gehiegikeria sexualak egitearen salaketapean.

Egun zera uste da berriz, Akerbeltza antzinako Jainko bat zela, abereen babeslea. Akerraren inguruko gurtza hau gainera Europako beste zenbait lekuetan ere eman da. Akerbeltz honen inguruko zenbait sinesmenek gaur egun arte iraun dute.

Akerbeltza historian eta beste mitologietan aldatu

Pierre de Lancrek Lapurdi eta Nafarroa Beherako ustezko azti-sorginen atzetik bertakoen artean triskantza itzelak egin zituen inkisidore ezagunak, sorgin baten aldetik honako testigantza jasotzen du "Tableu de l´Incostance" bere liburuan: "Akerrek gizon aurpegia du, handi eta izugarria. Beste baten arabera bi aurpegi ditu (Jano jainkoa bezala), bat aurrean eta beste bat atzean.

Inkisidoreek jasotako beste testigantzen arabera, Akerbeltzak txakur xarlango erraldoi baten antza hartzen du, edo etzanda dagoen idi handi batena. Azken kasu honetan Zezengorriaren inguruko sinesmenekin bat egingo luke.

Inkisidoreen arabera, Akerbeltzak bere jarraitzaileen aurrean meza kristauaren parodia egiten du, eta "mezak" irauten duen bitartean, bere jarraitzaileek arrautzak, ogi eta dirua eskaintzen diote.

Sakontzeko, irakurri: «Akelarre»

Mezan Akerbeltzak predikua botatzen die bere jarraitzaileei, "Jaun hartzearen" parodia bat egiten du ere, eta gero jatordu bat egiten du azti-sorginekin. Jatordu hartan giza-haragia zerbitzatzen da, eta Akerrak, bikez blai dauden bere adarrekin, dena argitzen du kandela erraldoi baten gisa.

Jaia jarraitzeko Akerra han bildutakoekin dantza egiten du danbolinaren soinuz, eta amaitzerakoan, sorgin-aztiak sakabanatzen dira beraien sorginkeriak egiteko. Bidea bataiatu gabe hildako haurren beso-hezurrekin argitzen dute. Azken kontu honek Mairu besoen elezaharrekin zer ikusirik badu.

Folkloristek zera azpimarratzen dute, Aker beltzaren eta antzinako zenbait Jainkoen arteko kidetasuna, Dionisiosekin gehiegikerien kontuetan eta eta Panekin apatxak, basatasuna eta grina eta eraso sexualak. esate baterako.

Egun ikerlari askorentzat, jai hauek, inkisidoreen buruberokerien gainetik, mendi aldean emandako antzinako erlijioaren eta sinesmenen iraupenarekin zer ikusirik gehiago dute beste edozerekin baino.

Hau azpimarratzeko akerbeltzaren inguruko sinesmenak daude, non animalia hau tradizio kristauaren aurka, abere taldeen eta etxeen babesletzat azaltzen da, eta ugalkortasunaren irudi.

Barandiaranek Akerbeltzaren pertsonaia Marirekin lotzen du neurri batean, zeren eta badauka elkarrekin zenbait ezaugarri.

Akerbeltzak (artalde edo ukuilu batean jartzen omen den abereaz ari da) sendatzeko ahalmena dauka, eta eragin ongarria du taldeko gainontzeko abereen gain.

Kolore beltzeko edozein akerra bere ikurtzat hartzen da, horregatik ohikoa izan da Euskal Herriko zenbait lekuetan aker beltzak edukitzea ukuiluetan gainontzeko abereak babesteko.

AketegiAizkorriko leize bat da, non sinesmenen arabera Mariren bizilekuren bat kokatzen den.

Akerbeltza eta Aherbelste aldatu

Baliteke Akerbeltza ireluak garai bateko Akitaniako Jainko batekin zer ikusirik izatea.

Sakontzeko, irakurri: «Aherbelste»

Elezaharrak aldatu

 
Akerbeltz eta Mari Areatzako jaietan erraldoi bezala irudikaturik
 
Piriniar arrazako akerra. Euskal Herrian zein Pirinio guztian ohikoa izan da aker beltzak edukitzea artalde zein ukuiluetan gainontzeko abereak babesteko
  • Badu ekaitzak sortzeko indarra; eta bere zainpean dituen abereak oker eta gaitz guztietatik gordetzen ditu. Horregatik baserri askotan aker bat hazten dute etxeko abereen artean.
  • Zugarramurdiko Akelarre-lezeri dagozkionak dira. Iratxo, lamia eta sorginen gordeleku omen zelako horren sarreran, goi aldean, estalagmitazko horman, bada "jarleku" deitzen dioten zulo bat; handik ematen omen zituen bere orakuluak, akerraren irudian aurkezten zen deabruak.

XVII eta XVI.mendeetan esaten zen, sorginak Akelarrean biltzen zirela, deabruarekin, hitz hauek esanez:

Sasi guztien gainetik eta hodei guztien azpitik.

Behin batean apaiz bat koba batean sartu zen, hostia santua zeramala. Baina urrea ukitzen hasten zenean, sugea hazi egiten zen eta esku hutsik irten zen handik, leizearen barrutik zetozen hitz misteriotsu hauek entzuten ziren bitartean: "bular gainean daramazun horri eskerrak; bestela, hemen gelditu beharko zenduen". Ordutik asko entzuten da ondorengo esaera: "Auza, han baduk gauza; baina neok ezin har".

  • Baigorri haraneko bizilagunek diotenez, aker irudiko irelu bat inguru haietako koba batzuetan bizi da.
  • Urepelen, Biurretabuxtan baserriko Juan Monakok ondorengoa kontatu zuen: Auza mendian bada bere barruan urrea daukan leize bat. Suge handi bat eta aker bat daude urrearen ondoan. Askotan joan zen hara Aldudeseko Martieneko apaiza eta urrea ikusten zuen, baita sugea eta akerra ere. Eta bere liburutik otoitzak errezatzen zituen sugea eta akerra uxatzeko; apaizaren otoitzekin hari bat bezala mehetzen zen sugea, baino ez zuen alde egiten.

Aker beltzen inguruko beste sinesmenak aldatu

  • Aker beltzak oso preziatuak izan dira Aragoian eta Euskal Pirinioetan artaldeetan egoteko, mito sineskerak direla medio, etxeko abereak (eta etxea bera) zaintzen duelakoan.
  • Pirinio guztian uste zuten, sorginek edo Akerbeltz berak edo Deabruak edozein etxeko aker baten bizarrak erabili zitzaketela ekaitzen kazkabar aleak sortzeko. Hau dela eta, Freser ibarrean halako esaera dute: "A la casa han tosa la cabra, aquesta tarde tindrem pedra" ; "Etxean ahuntzari ilea moztu diote, gaur arratsaldean kazkabarra izango dugu". Sinismena honek "magia sinpatikoaren" beste zenbait sinesmena ekartzen digu gogora, hala nola moztutako zaldi baten zurdatik sugeak sortu daitezkela erreka baten harri baten azpian ezarri eta gero. Begira zaldia euskal mitologian.

Bibliografia aldatu

  • Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.
  • Pequeño diccionario de mitologia vasca y pirenaica. Egilea Olivier de Marliave. Argitaletxea, Alejandria, Barcelona 1995.

Ikus, gainera aldatu


Kanpo estekak aldatu