Aizuwakamatsuko gaztelua

Aizuwakamatsuko gaztelua (japonieraz: 会津若松城 Aizu-Wakamatsu-jō?) Japoniako Aizuwakamatsu hirian dagoen gaztelu japoniarra da. Tsuruga gaztelua (鶴ヶ城 Tsuru-ga-jō) izenaz ere ezaguntzen da.

Aizuwakamatsuko gaztelua
若松城
会津若松城
鶴ヶ城
100 Fine Castles of Japan
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Fukushima
Japoniako hiriaAizuwakamatsu
Koordenatuak37°29′16″N 139°55′47″E / 37.487777777778°N 139.92972222222°E / 37.487777777778; 139.92972222222
Map
Historia eta erabilera
Berrikuntza1590 - 1593
Eraikuntza 1384
Suntsiketa 1611
Reconstruction 1627
Siege of Aizu Castle 1868
Eraistea 1874
Berreraikuntza 1965
JabeaAshina Naomori (en) Itzuli
Gamō Ujisato (en) Itzuli
Uesugi klana
Katō Yoshiaki
ErabiltzaileaAizu Domain (en) Itzuli
Arkitektura
Materiala(k)zurra
Ondarea
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Ashina Naomorik 1384 urtean eraiki zuen gaztelua eta Kurokawa (黒川城 Kurokawa-jō) izena eman zion. 1589an Date Masamunek gaztelua eskuratu eta Toyotomi Hideyoshiren eskuetan utzi zuen. 1592an Gamō Ujisato daymio berriak gaztelua berdiseinatu eta Tsuruga izena eman zion, baina Aizu leinuaren gotorleku nagusia izanik berehala Aizu gaztelua edo Wakamatsu gaztelua izenarekin ezagunagoa bihurtu zen.

Edo Aroan Tokugawa shogunerriarentzako gaztelu estrategikoa bihurtu zen eta Tōhoku eskualdeko garrantzitsuenetakoa izan zen. 1868ko Boshin Gerran enperadorearen tropek gaztelua setiatu zuten eta hilabeteren ondoren Matsudaira Katamorik gaztelua errenditu zuen. Borrokan oso kaltetua izan zenez 1874an eraitsia izan zen.

Gazteluaren dorre nagusia 1965ean berreraiki zen. Gaur egun museoa eta obserbatorio bat daude bertan.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu