Aitzorrotzeko gaztelua

Defentsarako Erdi Aroko Nafarroako Erresumaren gaztelua

Aitzorrotzeko gaztelua edo Atxorrotxeko gaztelua (mendebaleko euskaraz) gaur egungo Eskoriatza herriko Aitzorrotz mendian existitu zen gaztelua izan zen. Nafarroako Erresumak egungo Gipuzkoako lurraldean izan zuen tenentzietako bat izan zen, Getaria eta Donostiako gazteluekin batera, eta Gipuzkoa Gaztelara pasa aurretik Nafarroako erresumaren tenentzia bezala denbora gehien iraun zuena, 1181ean sortu baitzuen Antso VI.a Nafarroakoa erregeak. Donostia eta Getariako tenentziak sortuak izan aurretik, Gipuzkoa osoa Aitzorrotzeko tenentziaren agindupean zegoen.[1]. XIV. mendea eta XV. mendearen artean abandonatua izan zen, eta, jada XVI. mendean suntsitua geratu zen, mende horren amaiera aldera, gazteluaren dorre nagusiak hartzen zuen tokia gaur egun Aitzorrotz mendiaren tontorrean dagoen Gurutze Santuaren ermitak hartu zuelarik.

Aitzorrotzeko gaztelua
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaEskoriatza
Koordenatuak43°00′05″N 2°32′25″W / 43.00144°N 2.54036°W / 43.00144; -2.54036
Map

Garrantzia aldatu

Gaur egun ermita dagoen tokian, XII. mende amaiera inguru arte gaztelu bat egon zen. Bertatik igarotzen zen Nafarroako Erresumaren defentsa lerroetako bat. Arlabango pasabideari gaina hartuta, Goi Erdi Aroko gaztelu garrantzitsuenetako bat dago, inguruan oraindik lekukotasun nabariak gordetzen dituena.

Azken aurkikuntzen arabera, gaztelua garrantzi handiko gotorlekua eta erdigunea izan zen, Gaztela eta Arabako Lautadatik Deba ibaiaren bokale eta itsasorainoko eskualdeko burua. Hura zen, hain zuzen, Gaztelako lurretatik itsasora heltzeko bide garrantzitsuenetako bat. 1184ko agirietan, eskualde horri izena ematen dio, eta Nafarroako tenente edo erregeorde bat zuen haren buruan.

Egitura aldatu

Tokia arretaz aztertuz gero, gazteluaren hondakinen nondik norakoak antzeman daitezke: oinplano trapezoidaleko esparru nagusia, 500 bat metro karratukoa, eta hari hegoaldetik erantsita eta beheragoko maila batean, bigarren esparru bat, 250 metro karratukoa.

Iraun duten gotortze-egiturak, harkaitzaren gerria ixten dutenak, harkaitzaren hegoaldean eta mendebaldean daude nagusiki; iparraldetik eta ekialdetik, ordea, ez da itxituraren beharrik, lurraren malda handiak berak sarbide oro ekiditen baitu. Hormak harlangaitzezkoak dira, kareharri txikiz eginak, ia arbastatu gabe eta argamasa ugari erabiliz. Hormen lodiera 1,5 eta 2 metro artekoa da, eta garaiera ez da metro eta erdira iristen. Itxitura egiteko eraikitze molde hau ohikoa da honelako gotorlekuetan (harkaitz-gazteluak) eta kokalekuaren berezko arroka baliatzen dute gotorlekuaren zatitzat hartzeko. Horma-zatiak altxatzen dira, kanpo-itxituraren funtzioa betetzen duen arrokaren berezko moldearekin tartekatuta, edo, bestela, arroka bera beheratu egiten da, hura zizelkatuz, dena delako erabilerari begira (uharka, egongelak...).

Sarbiderako atea hegoaldean dago, pasabide estu eta malda handiko batean. Gaur egun mailak daude bertan, eta itxitura metaliko bat du abereak pasa ez daitezen. Bertatik bigarren esparrura sartzen da, eta itxitura edo pasabide bikoitz bat dago dorre nagusia zegoen tokira heltzeko. Ustez, oraingo ermita dagoen tokian egongo zen dorrea XVI. mendean.

Arkeologia aldatu

Zenbait indusketa arkeologiko egin dira Aitzorrotzeko gazteluari buruz. Horietatik lehena 1960ko hamarkadan egin zen Ignacio Barandiaranen gidaritzapean. Azkenak, berriz, 2009ko urrian eta 2010eko maiatzean egin ziren, Naia Senper arkeologoa eta Iñaki Sagredo historialariaren gidaritzapean.

Azken indusketen emaitzak aldatu

Emaitza ugari lortu dira azken bi kanpainetan. Emaitza horiek 2010eko abenduak 16an ezagutzera eman ziren Eskoriatzako Ibarraundi museoan. Jarraian zerrendatzen direnak dira horietako batzuk:

 
Gazteluari buruzko informazio plaka


Gazteluaren defentsak aldatu

Gazteluaren harresiak tontor guztia hartzen zuen, horren aztarnak harkaitz nagusiaren iparraldeko zatian ikus daitezkeelarik. Gainera, beste zenbait gazteluk bezala, banakako lerroan joatera behartzen zuen eta norbere burua babesterik ez uzteko bezain estua zen pasabide bat zuen, oraindik ere mantentzen dena. Gazteluaren dorre nagusiak gaur egungo ermitaren tokia hartzen zuen, eta harresiaren gainerako zatietan dorre txikiago batzuk zeuden, horietako bat banakako lerroan joatera behartzen zuen pasabidetik nahiko gertu.

Erreferentziak aldatu

  1. Antton Arrieta Valverde.-Euskal Herriko gazteluak : Gipuzkoa. Donostia, 2021. orr. 80-84. ISBN 978-84-09-26410-0.

Kanpo estekak aldatu