Aitzineko bokal itxi biribildu

Aitzineko bokal itxi biribildua, edo aitzineko bokal altu biribildua, bokal mota bat da, hizkuntza zenbaitetan erabiltzen dena. Nazioarteko Alfabeto Fonetikoak /y/ ikurraren bidez irudikatzen du, eta dagokion X-SAMPA ikurra y da. Hizkuntza askotan, alemanez, turkieraz eta baita euskaraz ere ortografikokiü⟩-ren bidez irudikatzen da. Beste hizkuntza zenbaitek (daniera, norvegiera, suediera eta albaniera kasu), ⟨y⟩-ren bidez idazten dute, eta beste zenbaitetan ⟨u⟩ (frantsesa, nederlandera edo kornubiera kasu). Asiako hizkuntza zenbaiten erromanizazioan ⟨iu⟩ eta ⟨yu⟩ erabiltzen dira, eta grafia zirilikoan ⟨уь⟩ erabiltzen da (txetxeneraz, esaterako). Hungarieraz /y/ irudikatzeko Europako alfabeto askotan erabiltzen den ⟨ü⟩ darabilte ere, baina /yː/ luzea islatzeko ⟨ű⟩ erabiltzen dute.

Aitzineko bokal itxi biribildu
y
NAF zenbakia309
Kodetzea
X-SAMPAy
Kirshenbaumy
Braille
Bokalak
Ikus, gainera: Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa, Kontsonanteak
Aldatu Aitzineko Erdi-aitzineko Erdiko Erdi-atzeko Atzeko
Itxi
i • y
ɨ • ʉ
ɯ • u
 • ø̞
ɪ • ʏ
• ʊ
e • ø
ɘ • ɵ
ɤ • o
ɪ̈ • ʊ̈
ɤ̞ • 
ɛ • œ
ɜ • ɞ
ʌ • ɔ
ɐ • ɞ̞


ä • ɒ̈


a • ɶ
ɑ • ɒ
Ia-itxi
Erdi-itxi
Arteko
Erdi-ireki
Ia-ireki
Ireki
Ikurrak binaka agertzen diren kasuetan,
eskuinekoak bokal biribildu bat irudikatzen du.

Aitzineko bokal itxi biribilduaren baliokide irristaria [ɥ] hurbilkari sabaikari ahostun ezpainkaritua da. Hizkuntza zenbaitetan [y] eta [ɥ]-ren arteko txandakatzeak gertatzen dira, frantsesez edo zubereraz bezala, diptongoak sortzerakoan azaltzen dela. Hots hau transkribapen fonetikoan irudikatzeko [y̑] (silabikotasun eza adierazteko diakritikoa erabiliz) eta [ɥ] ere erabili daitezke.

Hizkuntza gehienetan, aitzineko bokalen biribiltasuna ezpainak estutuz ebakitzen da («exolabial»). Hala ere, kasu zenbaitetan ezpainak ateraz ere ahoskatu daiteke («endolabial»). Catford-en arabera aitzineko bokal biribilduak eta atzeko bokalak dituzten hizkuntza gehienetan biribiltasun mota biak erabiltzen dira: aitzineko bokalak ezpainak estuturik ahoskatzen dira eta atzeko bokalak ezpinak ateraz. Hala ere, hizkuntza gutxi batzuek, eskandinabiako hizkuntzak bezala, ezpainak ateraz ahoskatzen diren aitzineko bokal biribilduak dituzte. Suediera haratago doa, eta biribiltasun mota biak ezberdintzen ditu aitzineko bokaletan.

Ezaugarriak aldatu

Aitzineko bokal itxi biribilduak hurrengo ezaugarriak ditu:

  • Bere garaiera itxia edo altua da. Honek esan nahi du mihia ahoaren sabaitik hurbil kokatzen dela, baina kontsonante bezala sailkatuko litzatekeen hersketarik sortu gabe.
  • Bere atzekotasuna aitzinekoa da. Honek esan nahi du mihia ahoaren aurrealdean kokatzen dela, baina kontsonante bezala sailkatuko litzatekeen hersketarik sortu gabe. Aitzineko bokal biribilduak askotan zentralizaturik daude. Honek esan nahi du aitzinekoa izan ordez, askotan ia-aitzinekoak direla.
  • Bere biribiltasuna estutua da. Honek esan nahi du ezpainetako bazterrak tentsioan elkarturik daudela, hauen barne azala ikusten ez dela.

Euskaraz aldatu

Euskaraz, aitzineko bokal itxi biribildua soilik zubereraz agertzen da modu orokorrean,[1] nahiz eta beste iparraldeko zenbait hizkeratan maileguetan erabil daitekeen. Amikuzeraz antzeko hots bat aurki daiteke honen ordez, [ʉ] erdiko bokal itxi biribildua.[2] Zubererazko bokal itxiak, eta baita [y] ere, gaztelera eta frantsesaren bokal itxiak baino irekiagoak dira, eta ondorioz agian ia-itxi bezala deskribatu daitezke.[3] Modu berean, [y]-k zentralizazio pixka bat erakusten du, hots hau ia-aitzinekotzat sailkatzeko adina.[4]

  • Adibideak: zü, hürra, mündü, irakhürtü, khantatü, düzü.

[ɥ] hurbilkari sabaikari ahostun ezpainkaritua ere ager daiteke zubererazko diptongoetan.

  • Adibideak: deüs.

Historia aldatu

/y/ bokala ez zen aitzineuskara edo euskara batu zaharraren inbentario fonologikoaren parte;[5] bokal hau ekialdeko hizkeretan gertatutako /u/ atzeko bokal itxiaren aitzinaratzearen ondorioz garatu zen.[6] Orpustanek XIV. mendean bokal honen garapena osaturik egongo litzatekeela erakutsiko lukeen adibide bat aipatzen du, iturria zehaztu gabe.[7] Egurtzegik aldaketa hau XIII. mendetik hurbil kokatzen du, okzitanieraz /y/-ren lehen isladapen grafikoak testigatzen diren garaiaren inguruan, alegia.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Hualde, José Ignacio; Urbina, Jon Ortiz de. (2011-06-03). A Grammar of Basque. Walter de Gruyter ISBN 978-3-11-089528-5. (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
  2. (Ingelesez) Egurtzegi, Ander; Carignan, Christopher. (2020). «An acoustic description of Mixean Basque» The Journal of the Acoustical Society of America 147 (4): 2791–2802.  doi:10.1121/10.0000996. ISSN 0001-4966. (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
  3. (Frantsesez) Larrasquet, Jean-Michel. (1932). «Phonétique du basque du Larrajá (quartier du Barcus)» Revista Internacional de los Estudios Vascos = Revue Internationale des Etudes Basques (23): 153–191. (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
  4. (Gaztelaniaz) Urrutia, H., Etxebarria, M., Turrez, I., Duque, J. C. (1995). Fonetica Vasca 4: Las vocales en euskera. Universidad de Deusto ISBN 84-7485-416-4. PMC 34430145. (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
  5. (Gaztelaniaz) Michelena, Luis. (1977). Fonética histórica vasca. Diputación Foral de Guipúzcoa (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
  6. a b (Ingelesez) Egurtzegi, Ander. (2017-01-01). «Phonetically conditioned sound change: Contact induced /u/-fronting in Zuberoan Basque» Diachronica 34 (3): 331–367.  doi:10.1075/dia.34.3.02egu. ISSN 0176-4225. (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
  7. (Frantsesez) Orpustan, Jean-Baptiste. (1999). La langue basque au Moyen Age: IXe-XVe siècles. Izpegi ISBN 978-2-909262-22-2. (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).

Kanpo estekak aldatu