Aitzineko bokal ireki ez biribildu

Aitzineko bokal ireki ez biribildua, bokal soinu mota bat da, ahozko hizkuntza batzuetan erabiltzen dena. Zortzi bokal kardinaletako bat da, ez dutenak hizkuntza zehatz bateko bokal soinuekin bat etortzeko xedea, neurketa fonetikoko sistema baten oinarrizko erreferentzia izatea baizik.[1]

Aitzineko bokal ireki ez biribildu
a, æ̞ eta a̟
NAF zenbakia304
Kodetzea
X-SAMPAa
Kirshenbauma
Braille

Transkribapena aldatu

Nazioarteko Alfabeto Fonetikoan hots hau adierazten duen ikurra ⟨a⟩ da, eta NAF-aren bokalen taulan beheko ezkerreko ertzean kokatzen da. Hala ere, bokalen laukiaren zehaztasuna eztabaidatu da kokapen honi dagokionean, eta hots hau akustikoki extra-ireki gisa aztertu izan da, aitzineko / atzeko bereizketak esanahia galdu duen kokapenean. Bokalaren kalitate zehatzaren interpretazio desberdinak ere badaude.[2]

Praktikan, hizkuntzalari askok ⟨a⟩ ikurra erdiko bokal ireki ez biribilduarentzat erabili izan dute, eta honen ordez ⟨æ⟩ erabili aitzineko bokal ireki ez biribildua adierazteko (ofizialki aitzineko bokal ia-ireki ez biribildua). Honakoa, esaterako, ingelesaren ikerketa historikoan egin ohi da. Aitzineko bokal ireki eta aitzineko bokal ia-irekien arteko ezberdintasun eza ez da arazo bezala ikusten, bien arteko desberdintasun pertzeptuala oso txikia baita eta oso hizkuntza gutxik erakusten baitute bien arteko oposizio bat. Bokal ireki bat guztiz aitzinekoa dela adierazi nahi bada, ⟨æ̞⟩ ikurra erabili daiteke (beheratutako aitzineko bokal ia-ireki ez biribildua markatuz) edota ⟨a̟⟩, (aitzinaturiko bokal ireki ez biribildua adieraziz).[3]

Bokalak
Ikus, gainera: Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa, Kontsonanteak
Aldatu Aitzineko Erdi-aitzineko Erdiko Erdi-atzeko Atzeko
Itxi
i • y
ɨ • ʉ
ɯ • u
 • ø̞
ɪ • ʏ
• ʊ
e • ø
ɘ • ɵ
ɤ • o
ɪ̈ • ʊ̈
ɤ̞ • 
ɛ • œ
ɜ • ɞ
ʌ • ɔ
ɐ • ɞ̞


ä • ɒ̈


a • ɶ
ɑ • ɒ
Ia-itxi
Erdi-itxi
Arteko
Erdi-ireki
Ia-ireki
Ireki
Ikurrak binaka agertzen diren kasuetan,
eskuinekoak bokal biribildu bat irudikatzen du.

Ezaugarriak aldatu

Aitzineko bokal ireki ez biribilduak hurrengo ezaugarriak ditu:

  • Bere garaiera irekia edo baxua da. Honek esan nahi du mihia ahoaren sabaitik urrun kokatzen dela, hau da, ahoaren behealdean.
  • Bere atzekotasuna aitzinekoa da. Honek esan nahi du mihia ahoaren aurrealdean kokatzen dela, baina kontsonante bezala sailkatuko litzatekeen hersketarik sortu gabe. Honek erdiko bokal irekiak (erdiko baxuak) barne hartzen ditu, mihiak ez duelako bokal arteko eta itxien (altuen) kasuan duen malgutasuna. Aitzineko bokal irekien eta erdiko bokal irekien arteko ezberdintasuna aitzineko bokal itxien eta erdiko bokal itxien arteko ezberdintasunaren antzekoa da, edo erdiko bokal itxi eta atzeko bokal itxien artekoarena.
  • Bere biribiltasuna ez biribildua da. Honek esan nahi du ezpainak ez direla biribiltzen.

Banaketa aldatu

Ahozko hizkuntza askok bokal ireki ez biribilduren bat dute. Horrelako bokal bakarra duten hizkuntzetan, ⟨a⟩ ikurra erabili ohi da bokal horrentzako, oinarrizko latindar alfabetoak bokal irekientzako duen ikur bakarra izateagatik. Kasu hauetan, bokala erdiko [ä] baten hurbilagoa izan ohi da aitzineko [a]rena baino. Halere, bien artean ez da desberdintasun handirik.

Linburgeraren Hamont-Achel dialektoan guztiz ezohikoa den aitzineko, erdiko eta atzeko bokal ireki luzeen arteko oposizioa deskribatu izan da.[4]


Erreferentziak aldatu

  1. «Cardinal Vowels» www.phon.ox.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  2. (Ingelesez) Lindsey, Geoff. (2013-03-27). «The vowel space» english speech services (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  3. Johnson, Keith. (2016-03-04). «Vowels in the languages of the world» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  4. (Ingelesez) Verhoeven, Jo. (2007-08). «The Belgian Limburg dialect of Hamont» Journal of the International Phonetic Association 37 (2): 219–225.  doi:10.1017/S0025100307002940. ISSN 0025-1003. (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).

Kanpo estekak aldatu