Aitor Elordi

esku huskako pelotaria
Elordi

Elordi, 2016an
Izen osoa: Aitor Elordi Txakartegi
Jaiotza data: 1996ko martxoaren 23a (28 urte)
Jaioterria: Mallabia (Bizkaia)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: Aspe
Postua: aurrelaria
Altuera: 1,82 m
Pisua: 77 kg
Debutatze data: 2016ko urtarrilaren 3a
Debutatze pilotalekua: Astelena (Eibar)

Aitor Elordi Txakartegi, pilota arloan Elordi deituraz ezaguna (Mallabia, Bizkaia, 1996ko martxoaren 23a) esku huskako pilotari profesionala da. Aurrelari aritzen da, Aspe enpresarekin.[1] Erasoko joko bikaina du, eskuin bolea eta ezker gantxoa ederki baitarabiltza. 2016ko urtarrilean profesionaletan debutatu ondoren, 2022ko uda bukatu arte maila apaleneko partidak jokatzen aritu zen. Pixkanaka eta lan asko eginda, ordea, bere defentsako jokoa —bereziki— eta erasokoa ere hobetu zituen, eta 2022/2023 denboraldian hiru txapelketa nagusiak jokatzeko aukera eman zioten: Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa Nagusian hirugarren izan zen; Zabaleta atzelariarekin batera, Binakako Pilota Txapelketa Nagusia irabazi zuen; eta, ordezko gisa sartu ondoren, esku huskako pilotako titulu guztietan gorena ere irabazi zuen, buruz burukoa.[2][3]

Ibilbidea aldatu

2019an bigarren mailako binakako txapelketa irabazi zuen, Oier Etxebarria atzelaria lagun.[4] Bitan izan da bigarren mailako buruz buruko txapeldunorde: 2019an eta 2020an. 2023an, Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia irabazi zuen, Zabaleta atzelaria lagun, txapelketa hori jokatzeko eman zioten lehenengo aukeran. Buruz buruko txapela bereganatu zuen 2023ko ekainaren 4an.[5]

Kirol lorpenak aldatu

Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusiko finalak aldatu

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Tantoak Pilotalekua
2023 Elordi Altuna III.a 22-18 Bizkaia

Binakako Txapelketa Nagusiko finalak aldatu

Urtea Txapeldunak Txapeldunordeak Tantoak Pilotalekua
2023 Elordi - Zabaleta Laso - Imaz 22-13 Nafarroa Arena

Bigarren mailako buruz buruko txapelketako finalak aldatu

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Emaitza Pilotalekua
2019 Darío Elordi 22-12 Labrit
2020 Arteaga II.a Elordi 22-12 Beotibar

Bigarren mailako lau eta erdiko txapelketako finalak aldatu

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Emaitza Pilotalekua
2020 Elordi Egiguren 22-05 Beotibar

Bigarren mailako binakako txapelketako finalak aldatu

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Emaitza Pilotalekua
2019 Elordi - O. Etxebarria Agirre - Salaverri 22-20 Labrit

Amateurretan aldatu

  • Bergara Hiria Torneoko txapelduna
  • Josetxo Etxandiren Oroimenezko Torneoko (Lezo) txapelduna
  • Kluben arteko Euskal Herriko Txapelketako txapelduna

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «El pelotari mallabitarra Aitor Elordi debutará con Aspe el 3 de enero en el Astelena» Mugalari 2015-12-18.
  2. Etxeberria, Julen. (2023-06-06). «Aitor Elordik ametsetan jarraitzen du» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-06).
  3. Zabala Gandarias, Ibai. (2023-06-06). «Langile klasearen txapela» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-06).
  4. a b Ormazabal, Jon. (2019-03-30). «Agonia kanpaiei entzungor eginda, Elordi-Etxebarriarentzat Promozioko txapelak (20-22)» Naiz (Noiz kontsultatua: 2019-04-02).
  5. Eskudero, Jon. (2023-06-05). «Elordi txapeldun» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).
  6. (Gaztelaniaz) «Arteaga II aparta de la txapela a Elordi» Noticias de Navarra 2020-11-29 (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.