'Ā'isha bint Aḥmad al-Qurṭubiyya (Kordoba, Espainia, ?- ib. 1009/1010), Aysha edo Al-Qurtubiyya ere deitua, X. mendeko Al-Andaluseko poeta izan zen, Ibn Hazmen alaba. Bere lan gehienak arabieraz idatzi zituen.

Aisha (poeta)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakعائِشَة بنت ٱحمد القُرْطُبِيَّة
JaiotzaKordoba eta Kordoba, ?
HerrialdeaAl Andalus
BizilekuaKordoba
Lehen hizkuntzaarabiera
HeriotzaKordoba eta Kordoba1009/1010 ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea eta kaligrafoa
Genero artistikoaolerkigintza
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Bizitza aldatu

Kordoban jaio zela da iritzirik onartuena.[1] Andaluziako poeta eta kaligrafo ospetsua izan zen.[2] Bere bizitza eta biografiari buruz gutxi ezagutzen da, baina Muhammad b. Aḥmad b. Qādim-ren ( d.990 EE) arreba zela argi dago.[1]  Beste iturri batzuen arabera Kordoban printzesa izan zen;[3]  bere aitaren izen osoa Aḥmad b. Muhammad b. Qādim b Ziyād zen; eta Abū'Abdallāh Qādim al-Ṭabīb kordobar fisikari eta poetaren iloba izan zen.[1] Dirudienez, bere bizitza osoan birjina mantendu zen eta ez zen inoiz ezkondu.[1] Bere heriotza Al-Andaluseko Fitna hasieran gertatu zen.[1] 'Ibn Ḥayyānek (d. 469/1076), Ibn Bashkuwālen Silan (d. 578/1183) aipatua, 'Ā'isharen adimena, literatura eta poesian zuen ezagutza eta elokuentzia goretsi zituen, beste ezaugarri batzuen artean.

Bere kaligrafia ederra zen, eta eskuz kopiatu ohi zituen Qur'ān (maṣāḥif) eta liburu sekularrak (Dafātir). Zientzian '(ilm) interes handia azaldu zuen eta honek liburutegi eder eta zoragarri batean liburuak biltzera bultzatu zuen.[1]

Bere familia oso noblea zen eta oso ezaguna Kordobako Kalifa-herrian.

Ibn Hayyan historialariak horrela dio: “Bere garaian Al-Andaluseko emakume nobleen artean ez zegoen inor bere ulermena, poesia eta hitz egiteko gaitasuna, berdinduko zuenik birtutean, elokuentzian eta epai onean. Bere garaiko erregeko panegirikoak idazten zituen eta haiengana zihoan aurkeztu zizkioten beharren arabera:bere etorriarekin iritsi zen bere garaiko idazle asko iristen ez ziren eta bere bitartekaritzari inoiz uko egiten ez zion. Letra ederra zuen, Korana eta beste liburu batzuk kopiatzen zituen; liburuen bilduma egiten zituen, zientzia erlijiosoengatik interesa agertzen zuen eta liburutegi on eta ugaria zeukan. Bazituen ondasunak eta dirutza bere nobleziari gehitzen zitzaizkionak. Ez zen inoiz ezkondu. Bertute asko zituen."

1009 k.o. inguruan hil zen, ez zen inoiz ezkondu.

Poesia aldatu

Aisharen poesia lanak Arabiar emakume poeten Erdi Aroko idazketan sartzen dira, bizitasun harrigarria, originaltasuna eta ausardia oldarkorragatik ospetsua.[4]  Bere olerkiak maiz irakurri eta goraipatzen ziren Kordobako Erret Akademian.[5]  Bere lanik ospetsuenetako bat poeta baten ezkontza proposamena arbuiatuz idatzi zuena da.[1] Aisha bint Ahmad al-Qurtubiya idazketaren adibide bat da honako hau:

Lehoi bat naiz
eta ez dut inoiz utziko nire gorputza
besteren atsedenleku izaterik. Baina, hala balitz,
sekula ez nintzake emango txakur bati-
eta O! zenbat lehoi uxatu ditudan!

Bere obretan bere garaiko buruzagiei zuzendutako panegirikoak ditu. Denboran iraun duen adibide bat al-Muẓaffar b. Abī 'Āmirentzako (r.1002-8 CE) panegirikoa da.[1]

Ondarea aldatu

Aisha, Saudi Aramco Worlden 2002ko edizio bereziko Musulman Ohargarrien zerrendan sartu da.[2]

Aisha Judy Chicagoren The Dinner Party izeneko piezan figura nabarmena izan zen, Heritage Flooreko 999 izenen artean.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g h (Ingelesez) Ávila, María Luisa. (2009-10-01). «ʿĀʾisha bt. Aḥmad al-Qurṭubiyya» Encyclopaedia of Islam, THREE (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).
  2. a b (Ingelesez) "Notable Muslims". Saudi Aramco World (Islam, an introduction). .
  3. (Ingelesez) Woman's rights and duties considered with relation to their influence on society and on her own condition. London: John W. Parker, 145 or..
  4. (Ingelesez) Kolb, Elene. (1989-07-09). «When Women Finally Got the Word» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).
  5. Chamberlain, Alexander F.. (1903-10-01). Primitive Woman as Poet. The Journal of American Folklore (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).
  6. «Brooklyn Museum: Aisha» www.brooklynmuseum.org (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).

Kanpo estekak aldatu