Aintzinako Narako monumentu historikoak

Aintzinako Narako monumentu historikoak1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Tōdai-ji

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iii, iv, vi
Erreferentzia 870
Kokalekua  Japonia
Eskualdea2 Asia eta Ozeania
Koordenatuak 34°41′N 135°50′E / 34.683°N 135.833°E / 34.683; 135.833
Izen ematea 1998 (XXII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Aintzinako Narako monumentu historikoak UNESCOk 1998an Gizateriaren Ondare izendatu zuen Nara hiriko zortzi tokiren multzoa da. Bost tenplu budista, xintoista bat, jauregia eta ohiana dira.

Eraikinak aldatu

  • Tōdai-ji (東大寺, "ekialdeko tenplu handia"): 728 urtean eraikia, Daibutsu Buda Handiarengatik da ezaguna.
  • Kōfuku-ji (興福寺): 669 urtean fundatu zen Yamashinan baina 672an Narara aldatu zen. 710an berriz tenplua desmantelatu eta gaurko tokian ezarri zuten. Minamoto no Yoritomo shogunak babestu zuen.
  • Kasuga-taisha (春日大社): 768 urtean eraikitako santutegi xintosita da. Barnean dituen brontzezko linternengatik da ezaguna.
  • Gangō-ji (元興寺): 593an eraiki zen Asukan eta 718an Narara aldatu zuten..
  • Yakushi-ji (薬師寺): 680an eraiki zen Japoniara iritsitako lehenengotako budarekin batera.
  • Tōshōdai-ji (唐招提寺): 759an eraiki zen eta "urrezko pabiloia" arkitektura klasikoaren eredu kontsideratua dago.
  • Heijō jauregia (平城宮, Heijō-kyū): Japoniako enperadorearen egoitza izan zen Nara Aroan. Gaur egun jauregiaren aztarnak eta berreraikitzen ari diren eraikin batzuk daude ikusgai.
  • Kasugayama oihan primarioa (春日山原始林, Kasugayamagenshirin): 728 urtean eraikia, Daibutsu Buda Handiarengatik da ezaguna.

Kanpo estekak aldatu