Ainielle Huescako probintziako Biescas udalerrian dagoen hustutako herria da. Herria 1960ko hamarkadatik egon da hutsik, baina oraindik eraikin gehienak zutik mantentzen dira, eliza barne. Itsas mailatik 1.355 metrora dago eta probintziako hiriburutik 86 kilometrora.

Julio Llamazaresen La Lluvia Amarilla eleberria herrian egokituta dago.

Demografia aldatu

1842an herriak 74 biztanle zituen, 1857an 135 biztanle eta hiru urte beranduago, 139 biztanle.

1850eko hamarkadan agintariek Ainielle eta Berbusa bat egin zuten udalerri bakarra osatuz. 1870eko hamarkadan bi herriek sortutako herriari Berbusa jarri zioten, azken honetan Ainiellen baino bizilagun gehiago zeudelako.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.