Ahozko hizkuntza mintzo bidezko hizkuntza da, hizkuntza idatzia eta hitzik gabeko komunikazioa ez bezalakoa, maiz hizkuntza mota horiek tartekatzen dituen arren. Kode bereziak dituen hizkuntza da, bereziki mezua adierazkorra izan dadin.

Jendaurreko aurkezpenak, elkarrizketak, hitzaldiak, solasaldiak... Modu askotan gauzatzen da ahozko hizkuntza.

Ahozko jariotasuna aldatu

Hizkuntzen didaktika arloko proposamen metodologiko batzuek komunikazio konpetentzia hobetze aldera hainbat proposamen egiten dituzte. Eta konpetentzia horretan ahozko hizkuntza funtsezkoa da.

Ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak[1] honela ematen ditu ahozko jariotasunari lotutako abilezia batzuetan egon daitezkeen mailak:

  • A1: Sarrera maila.
« Gai da enuntziatu oso labur, bakartu eta aurrez prestatuekin moldatzeko, eten asko eginez esapideak bilatzeko, hitz ez hain arruntak ahoskatzeko eta komunikazioari eusteko. »


  • A2: Maila ertaina.
« Gai da esku-hartze laburretan esan nahi duena era ulergarrian esateko, nahiz eta oso nabarmenak diren etenak, hasierako zalantzak eta birformulazioa. / Gai da eguneroko bizitzako gaiei buruzko esaldiak osatzeko, truke laburretan moldatzeko adinako erraztasunez, nahiz eta zalantza oso nabarmenak izan eta hasieran trabatu. »


  • B1: Atari maila.
« Gai da gauzak nahiko erraz adierazteko. Nahiz eta diskurtsoa formulatzeko arazoren batzuk izan, eta horretan etenak eta “irteerarik gabeko bideak” agertu, gai da eraginkortasunez eta laguntzarik gabe aurrera egiteko. / Gai da bere diskurtsoari eusteko, nahiz eta oso nabarmenak diren gramatika eta lexikoa ordenatzeko eta zuzenketa egiteko etenak, batez ere ekoizpen askeko tarte luzeetan »


  • B2: Maila aurreratua.
« Gai da bat-batean komunikatzeko, jariotasun handiz eta adierazpen-erraztasun handiz sarritan, baita hitzaldi luzeago eta konplexuagoetan ere. / Gai da erritmo nahiko erregularreko diskurtsoak ekoizteko, baina zalantza egin dezake egiturak eta esapideak aurkitzeko, eta eten luze gutxi batzuk egiten ditu. / Gai da elkarrizketan jariotasunez eta bat-batekotasunez jarduteko, eta horri esker gai da ama-hizkuntzan diharduten hiztunekin elkarreragin erregularra izateko, alderdi bati nahiz besteari tentsiorik sortu gabe »


  • C1: Maila autonomoa.
« Gai da jariotasunez eta bat-batean jarduteko, ahalegin handirik egin gabe. Kontzeptualki zaila den gai batek bakarrik eten dezake diskurtsoaren berezko jario-tasuna. »


  • C2: Maila garaiena.
« Gai da diskurtso luze bat adierazteko, jariotasunez eta ahalegin handirik egin gabe. Pentsatzen duena adierazteko hitz egokiena zehatz zein den erabakitzeko eta adibide edo azalpen egokia bilatzeko bakarrik isiltzen da. »


Ahozko abileziak jendaurreko bakarkako diskurtsoan edo aurrez aurreko eztabaida edo elkarrizketetan:

Bakarrizketa eta elkarrizketa aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Bakarrizketa» eta «Elkarrizketa»

Goian aipaturiko gaitasun maila horiek, A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 horiek, bakarrizketaren edo elkarrizketaren testuinguruan neurtu ohi dira.

 
Bakarrizketa edo monologoan hizlariak hitz egiteko txanda luzea erabiltzen du bere arrazoiak aurkezteko.
 
Elkarrizketa. Bi hizlari edo gehiago txandaka aldatzen dituzte igorle eta hartzaile rolak.

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

  1. «Ahozko komunikazioa irakastea (Diapositiba aurkezpena #EHB2018).» Amarauna@eu||| (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).