Ahmed III.a (16731736ko uztailaren 1a) Otomandar Inperioko sultana izan zen, eta Mehmed IV.a sultanaren semea.

Ahmed III.a


Otomandar Inperioko sultana

1703ko abenduaren 28a - 1730eko irailaren 20a
Mustafa II.a - Mahmud I.a
Bizitza
JaiotzaDobritx1673ko abenduaren 30a
Herrialdea Otomandar Inperioa
HeriotzaTopkapı jauregia eta Konstantinopla1736ko uztailaren 1a (62 urte)
Hobiratze lekuaIstanbul
Familia
AitaMehmed IV.a
AmaEmetullah Rabia Gülnuş Sultan
Ezkontidea(k)Rabia Şermi Kadin (en) Itzuli
Ayşe Hanım Sultan (en) Itzuli
Mihrişah Emine Kadin (en) Itzuli
Emetullah Kadın Efendi (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaOsmanliar Dinastia
Jarduerak
Jarduerakagintaria, poeta eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Musicbrainz: 3925729c-522a-4592-ab95-dd5d7ed5243e Edit the value on Wikidata
Ahmed III.aren miniatura

Ate Otomandarraren tronura 1703an igo zen, bere anaia Mustafa II.ak (1695-1703) abdikatu ondoren. Ahmed Frantziarekin harreman onak izaten saiatu zen, Errusiaren jarrera mehatxatzailea aurrean izanda, zalantzarik gabe.

Turkian Karlos XII.a Suediakoa (1682-1718) hartu zuen, Poltavako Guduan, 1709an, Suediak Petri I.a Handia tsarraren (1672-1725) eskuetan izandako porrota zela medio.

1710ean, Karlosek Ahmed III.a Errusiaren aurka gerra deklaratzeko konbentzitu zuen. Otomandarrek garaipena lortu zuten Pruteko Guduan.

Errusiak sinatu behar izan zuen itunaren ondorioz, Otomandar Inperioak Azov hiria berreskuratu zuen, Errusiak eraikitako gotorlekuak suntsitu behar izan zituen, eta, etorkizunean, poloniarrekin edo kosakoekin zerikusia zuten gaietan tsarra sartuko ez zenaren hitza eman behar izan zuen.

1715ean, Moreako dukerria konkistatu zitzaien veneziarrei. Gertaera horrek eskuak libre utzi zizkien Austriarekin borrokan segitzeko.

Familia eta ondorengoak aldatu

Mihrimah sultanarekin ezkondu zen lehenik, eta Rabia sultanarekin gero. Ondorengoei dagokienez, lehen emaztearekin Mustafa III.a izango zena eta bigarrenarekin Abdulhamid I.a izango zena izan zituen.

Ahmed III.a sultanak eta bere ofizialek luxua eta arrandia gogoko zituzten, eta horrek herritarren onarpen-eza ekarri zuen berekin. Tronua uztera behartu zuten, eta, bere iloba Mahmud I.aren (1730-1754) eskuetan utzi zuen agintea.

Topkapı jauregian hil zen, sei urtez bertan giltzapetua egon ondoren.

Genealogia aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ahmed III.a