Ahmed Agouliz
politikari marokoarra
Ahmed Agouliz edo Cheikh el-Arab (Agouliz, 1927 – Casablanca, 1964ko abuztuaren 7a) Marokoko ekintzailea izan zen eta Askapen Nazionalerako Armada (ALN) erakundeko kidea.
Ahmed Agouliz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tata Province (en) , 1927 |
Herrialdea | Maroko |
Lehen hizkuntza | arabiera |
Heriotza | Casablanca, 1964ko abuztuaren 7a (36/37 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Izengoitia(k) | cheikh el arab |
1964ko martxoaren 14an epaitu zuten, bera falta zela, Mehdi Ben Barka eta beste hainbat lagunez gain, Hassan II.a erregea hiltzeko konspirazio bat prestatzea leporatuta. Hiltzera kondenatu zuten, beste akusatuak bezala. Moumen Diouri akusatuetako kide batek adierazi zuen konspirazioaren ideia Hassan II.a erregearen ingurukoek asmatu zutela, haren aurkari aktiboenak gainetik kentzeko asmoz[1].
Hurrengo hilabeteak klandestinitatean iragan zituen, Ufqir jenerala atzetik zeukala. Poliziek tiroz hil zuten 1964ko abuztuaren 7an, Casablancan.
Erreferentziak aldatu
- ↑ Diouri, Moumen. (1972). Réquisitoire contre un despote. Éditions Albatros.