Feminismoan, ahizpatasuna edo sororitatea emakumeen arteko elkartasun lotura da. Sexu-diskriminazioa bizi den testuinguruetan emakumeen arteko elkartasunari erreferentzia egiteko erabiltzen den neologismoa da.

Emakumeak ahizpatasuna dioen aldarrikapen-pankarta eramaten 2018ko Emakumeen Nazioarteko Lanuzte egunean Montevideon.

Etimologia aldatu

Ahizpatasun izena anaitasun hitzaren baliokidetzat sortua da. Sororitate izenak, berriz, latin erroa du: soror hitzak «ahizpa» edo «arreba» esan nahi du latinez.

Migel Unamunoren proposamena aldatu

Migel Unamuno idazleak anaitasun femenino adierazteko termino bat behar zela adierazi zuen, eta sororitate hitza proposatu zuen.

 
Izeba Tula, lehen argitalpena

1921ean, Argentinako Caras y Caretas aldizkarian argitaratutako testu batean, bai eta Izeba Tula lanean ere, anaia hitzetik eratorritako anaitasun hitzaren baliokide femeninoa erabiltzearen beharraz hitz egin zuen:

« (Gaztelaniaz) [..] ¿Fraternal? No: habría que inventar otra palabra que no hay en castellano. Fraternal y fraternidad vienen de frater, hermano, y Antígona era soror, hermana. Y convendría acaso hablar de sororidad y de sororal, de hermandad femenina. »

Espainiako Errege Akademiak ez zuen hitza 2018ko abenduaren 21era arte onartu, nahiz eta beste eratorri batzuk onartzen zituen: «sor», «sóror» eta «sororal»​, esaterako.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu