Agustin Sagasti

txirrindulari bizkaitarra

Agustin Sagasti Alegria (Mungia, Bizkaia, 1970eko irailaren 30a - 2009ko azaroaren 9a) Euskadi taldeko txirrindulari profesionala zen.

Agustin Sagasti
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAgustín Sagasti Alegría
JaiotzaMungia1970eko irailaren 30a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza2009ko azaroaren 9a (39 urte)
Heriotza moduasuizidioa: urkatzea
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
 

Biografia aldatu

Kirol ibilbidea aldatu

Afizionatu mailan ibilbide arrakastasua izan ondoren, 1992ko Nafarroako Itzulian lortutako garaipena nabarmentzekoa da, 1994an debutatu zuen profesionaletan, Euskaltel-Euskadi talde sortu berriaren kide bezala.

Urte horretako apirilean Euskal Herriko Itzuliaren azken etapan, Loiolako Santutegian amaitu zena, goizeko sektorean lortutako garaipena, profesionaletan lortutako lehen garaipenaz gain, Euskaltel-Euskadiren lehen garaipena ere izan zen, horrela talde honen historiara bere lehen irabazle bezala pasatuz. Garaipen hori 80 kilometroko bakarkako ihesaldi baten fruitua izan zen.

Istripu larria aldatu

Hala ere, bere etorkizuna txirrindularitza profesionalean (23 urte zituen), 1994ko ekainean eten zen, 23 urte besterik ez zituela, Meatze Haranetako Itzuliaren azken etapan gertatutako istripu bortitz baten ondorioz. Agustin Sagasti 90km/h-ko abiaduran zihoan iheslari talde baten atzetik, bihurgune batean kontrako noranzkoan Ford Fiesta bat agertu zenean. Kolpe bortitzaren ondorioz, Sagastik larriki zauritua izan zen, femurrean eta, batez ere, ezkerreko besoan lesio handiak zituela (autoak kubitua, erradioa eta nerbio kubitala ebaki zizkion). Lau hilabetez egon behar izan zuen ospitalean, baina urtebete inguru emango zuen ospitaleetan, eta sei aldiz egin zioten ebakuntza kirurgikoa (lau aldiz ezkerreko besoan). Euskaltel-Euskadik sei milioi pezeta eta sei hileko soldatak ordaindu zizkion arren (araudia betez), istripuak lesio larri eta egonkorrak sortu zizkion eta txirrindulari lanbidean jarraitzeko ezintasuna eragin zion. Inor ez zuen istripu horren erantzukizunik hartu: ez Unipublicek (probaren antolatzailea), ez Guardia Zibilak (proba egiten ari zen errepidera kotxeak sartzea galarazteaz arduratzen zena), ez Espainiako eta Asturiaseko txirrindularitza Federazioek (lasterketaren baimena eman zutenak), ezta autoaren gidariak ere.

Txirrindulariaren familiak Justiziara eraman zuen kasua, baina epaitegiak ez zuen epaia eman 1998ko maiatzera arte, gertakaria jazo eta lau urtera. Mieresko 1. Instrukzioko Epaitegiak Unipublic, proba antolatzailea, kondenatu zuen korrikalariari hirurogeita hamar milioi pezeta ordaintzera kalte-ordain gisa, Ford Fiesta sartu zen bidegurutzean trafikoa mozteko arduradun bat ez jartzeagatik.

Azken urteak aldatu

Euskaltel-Euskadi taldearen 2007ko aurkezpenean omenaldi xume bat jaso zuen. Denebora labur batez Euskadiko Txirrindularitza Federazioan hautatzaile lanetan aritu ondoren, kirola utzi zuen, "ilusioa galduta". Lanerako ezintasunarekin, aldi baterako lanak egin zituen elbarrientzako lan-poltsak bezalako ekimenei esker, adibidez Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun Sailean zazpi hilabetez lan eginez.

Sagastik lanari utzi eta Unibertsitatean Enpresa Zientziak ikasteari ekion zion.

Heriotza aldatu

2009ko azaroaren 9an hilda aurkitu zuten Mungiako etxean,[1] bere buruaz beste eginda.[2]

Oroimenezkoa aldatu

2011tik aurrera, urtero jokatzen da Mungia Sari Nagusia-Agustin Sagasti Memoriala, txirrindulari afizionatuentzako lasterketa.

Palmaresa aldatu

1990

  • Busturia
  • Abellaneda
  • 2. Munduko Univertsitate Txapelketa Taldeka
  • 2. Elorrio
  • 3. Gasteiz
  • 3. Lakuntza
  • 3. Balmaseda
  • 5. Bergara
  • 8. Laukizko Udala Sarian
  • 8. Bizkaiko txapelketan

1992

1993

1994

Taldeak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Agustin Sagasti - ProCyclingStats