Agustin Ostolaza Etxaniz (Zestoa, Gipuzkoa, 1946ko apirilaren 30a) harri-jasotzaile gipuzkoarra da. 1970. eta 1980. hamarkadetan puntako harri-jasotzailea izan zen. Joseba semeak, "Ostolaza II".ak, Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa ere irabazi du.

Agustin Ostolaza
Bizitza
JaiotzaZestoa1946ko apirilaren 30a (77 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaEuskal Autonomia Erkidegoa
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakharri-jasotzailea

Biografia aldatu

1965 urtean hasi zen apustuak jokatzen eta 1971 urtean Harri Handien Txapelketa irabazi zuen Azpeitian, orduan Campeonato de España izenaz ezagutu zena.[1] Harri txikietan espezializatu zen, 100 eta 150 kilokoetan.[2] 1970. hamarkadan apustu sonatuak jokatu zituen Mendizabal, Usategieta, Segurola, Endañeta eta Iñaki Perurenaren aurka, eta gehienak irabazi zituen. Garai hartan ez zen Euskal Herriko txapelketarik jokatzen, apustuek eta exibizioek betetzen zuten denboraldia. 1981ean berrekin zioten txapelketari baina ez zun garaipen berririk lortu. Azkena 1988an jokatu zuen Donostian, 42 urte zituela.

Lorpenak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Gipuzkoako Herri Kirolak» www.herrikirolakgipuzkoa.eu (Noiz kontsultatua: 2018-11-12).
  2. (Gaztelaniaz) Press, Europa. (2017-06-22). «Mendibile Jauregia homenajea este viernes a la saga de 'harrijasotzailes' Ostolaza» europapress.es (Noiz kontsultatua: 2018-11-12).