Agustín Ubieto

historialari espainiarra

Agustín Ubieto Arteta (Castejón, 1938ko otsaila -) [1] bereziki Erdi Aroa ikertu duen historialaria da. Nafarroan jaioa, aragoitartzat jotzen da bertan aspalditik bizi delako. Bera bezala historialaria den Antonio Ubieto Artetaren anaia eta jarraitzailea da.

Agustín Ubieto
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAgustín Ubieto Arteta
JaiotzaCastejón, 1938 (85/86 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria

Ekimen zientifikoak aldatu

Lan arlo batzuetan munta handiko ekarpenak egin ditu: irakaskuntza unibertsitarioa bai Gizarte Zientzietan bai didaktikan, ikerketa lanak eta hanbat libururen argitalpena.

Aragoiko Eskola Kontseiluko eta Zaragozako Unibertsitateko Hezkuntza Zientzietako Institutuko zuzendaria izan zen 1998tik 2001era[2] eta unibertsitate bereko erretoreordea ere bai.

Gizarte Zientzien Didaktika irakaslea da aipatu unibertsitatean.

Erreferentzialak izan diren ikerketa-jardunaldi batzuetako koordinatzailea izan da:

  • Aragoiri buruzko ikasketen egungo egoeraren gaineko I-II-III-IV jardunaldietakoa.
  • Aragoitar iturriei buruzko ikerketa zientifikoaren metodologiaren gaineko jardunaldietakoa.

Horrek guztiak castejondarra Aragoiko atzoko eta gaurko egoeraren errealitate globalaren jakitunik handienetakoa bihurtzen du; bereziki "Aragoiko muga historikoak" gaia hoberen azal dezakeenetakoa da.

Bestelako ekimenak aldatu

Real Zaragoza futbol taldeko administrazio-kontseiluko kidea eta bere adarra den Universidad de Zaragoza Real Zaragoza C taldeko presidentea izan zen.

Lan hautatuak aldatu

  • 1970: ¿ Asistió Sancho el Fuerte de Navarra a la tercera cruzada ?.
  • 1972: Toponimia aragonesa medieval.
  • 1976: Un obituario calahorrano del siglo XV.
  • 1978: Notas sobre el patrimonio calceatense en los siglos XII y XIII.
  • 1980: Cofrades aragoneses y navarros de la milicia del temple (siglo XII): Aspectos socio-económicos.
  • 1987: Los Mapas históricos: análisis y comentario.
  • 1988: El Entorno, lo que nos rodea, como fuente histórica y materia de estudio.
  • 1994: Aragón: territorio, evolución histórica y sociedad.
  • 1997: Vicisitudes históricas del cenobio sijenense.
  • 1998: Leyendas para una historia paralela del Aragón medieval.
  • 1999: Los monasterios medievales de Aragón. Función histórica.
  • 1999: El Monasterio dúplice de Sigena.
  • 2001: El largo camino hacia las comarcas en Aragón: (aproximación didáctica).
  • 2002: La insatisfacción permanente.
  • 2005: Cómo se formó Aragón (Web bertsioa eta .pdf).
  • 2007: Propuesta metodológica y didáctica para el estudio del patrimonio.
  • 2007: Lecturas para comprender Aragón 2.

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu