Agurea eta itsasoa (ingelesez The Old Man and the Sea) Ernest Hemingway idazle estatubatuarrak idatzitako eleberria da. Kuban idatzi zuen 1951n eta 1952an argitaratu zen. Ernest Hemingwayren azken fikziozko lana izan zen, baita entzutetsua ere. Liburuak 1953an Pulitzer Saria jaso zuen.

Agurea eta itsasoa
Datuak
IdazleaErnest Hemingway (1951)
Argitaratze-data1952
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaThe Old Man and the Sea
Hizkuntzaingelesa
ArgitaletxeaCharles Scribner's Sons (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
OCLC232125095
Euskaraz
IzenburuaAgurea ta Itxasoa / Agurea eta Itsasoa
ItzultzaileaAnjel Goenaga / Joxemari Iturralde
Argitaratze-data1963 / 1990

Argudioa erraza da: Kubako arrantzale zahar batek (Santiago) borroka luzea edukiko du oso arrain handi batekin. XX mendeko fikziozko liburu garrantzitsuenetarikotzat hartzen da.

Liburua askotan zinemaratu da. Filmik ezagunena John Sturgesek 1958an zuzendutakoa izenburu berdineko filma da, Spencer Tracy antzezlea Santiagoren papera jokatzen.

Euskaraz bi bertsio daude. Bata, Agurea ta Itxasoa izenburupean Anjel Goenagak itzulia eta Itxaropena argitaletxeak argitaratua 1963an, Kuliska Sorta bilduman. Bigarrenik, 1990ean Elkarrek bigarren itzulpena argitaratu zuen, Joxemari Iturraldek egindakoa.

Zinema aldatu

Kanpo estekak aldatu

  • [1] Susa argitaletxearen webgunean.


  Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.