Aguirre y Aranzábal (AYA) armagintza enpresa izan zen, egoitza Eibarren zuena. 1915ean sortua, luxuzko eskopetak eta errifleak egiten zituen. Eibarko enpresarik handienetariko bat izan zen eta Lehen Mundu Gerraren ondoren 20.000 ale baino gehiago egin zituen.

Aguirre y Aranzábal
Datuak
Motaenpresa
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formasozietate anonimoa
Historia
Sorrera1915
Desagerpena1985

1980ko hamarkadan, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak bultzatuta, armagintzaren sektorea birmoldatu zen. 1985ean Diarm enpresa sortu zuten, 21 eskopeta-enpresak (tartean AYA) osatua. Egoitza Itziarren kokatu zuten, eta mekanizazio-instalazio eta -teknologia aurreratuak zituen, errendimendu eta eraginkortasun handiagoa lortzeko. Proiektuak porrot egin zuen, eta bi urte geroago Diarm itxi zuten.

1988an, Diarm itxi ondoren, AYAko hamalau langile ohik enpresa birsortu eta marka berreskuratzea erabaki zuten, luxuzko ehizarako armen ekoizpenera lotuz, gutxiago baina kalitate handiagoarekin fabrikatzeko helburuarekin.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.