Agnes Grey 1847an Anne Brontë idazle ingelesak idatzi eta argitaratu zuen eleberri bat da. Eleberria izen bereko etxe-irakasleari buruz doa, eta Anne Brontëk berak gai honetan izan zituen esperientzietan oinarritua dago. Era berean, egile honen lehen eleberria izan zen. Bere ahizpa Charlotte Brontëk idatzitako Jane Eyre lanean bezala, hau etxe irakasle batek aurre egin behar zion egoera prekarioa eta emakume gazte bati nola eragiten dion adierazten duen eleberri bat da.

Agnes Grey
Datuak
IdazleaAnne Brontë (1847)
Argitaratze-data1847ko abendua
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaAgnes Grey
ArgitaletxeaThomas Cautley Newby (en) Itzuli
Herrialdea Erresuma Batua

George Moore eleberrigile irlandarrak Agnes Grey "literatura lan ingelesen artean prosazko narratibarik perfektuena" bezala laudoriotu zuen.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Eleberriak Agnes Greyren istorioa kontatzen du, artzai baten alaba, noren familia miserian erortzen den. Bere burua mantendu ahal izateko dirua lortzeko desesperatuta, Viktoriar Aroan dama errespetagarrientzat zegoen lan gutxietako batean hasi zen, klase altuko familien seme-alaben etxe irakasle bezala. Bi familia ezberdinekin lan egitean (Bloomfieldtarrak eta Murraytarrak) emakume gazte batek haur mizkin eta diziplinarik gabeko batzuk hezitzeak dituen arazoetaz ohartzen da soilik bere lanetik bizitzeko. Aberastasunak eta estatusak gizarte balioak suntsitzeko duten ahalmenaz ere ohartzen da. Bere aita hil ondoren, Agnesek eskola txiki bat irekitzen du bere amarekin batera eta zoriontasuna aurkitzen du den bezala maite duen gizon baten ondoan.

Kanpo estekak aldatu