Aghori (sanskritotik अघोर, euskaraz "beldurrik gabekoak") sekta hindu bat dira, XVI. mendean Kapalikasengandik bereiziak. Aghoriak Bhairava itxuraz duen Shiva jainkoaren jarraitzaileak dira. Sekta honen partaideak hildakoen haragia jaten dute.[1] Haren presentzia nabarmena izaten Varanasi Uttar Pradeshen (Benares), Girnar Gujaraten, Bengalako Tara Peethen, Assamgo Kamakhyan, eta Nepaleko Pashupatinathen (Katmandou).

Aghori bat burezur batez.

Ohiturak aldatu

Gizon hauek meditazioari emanda bizi dira, erabateko pobretasunean. Giza haragia jan dezakete, bai Ganges ibaitik baita ere errausketa zeremonietan jasotzen dituzten gorpuzkinak. Dena dela, gehien batean, barazkijaleak dira. Esaten da ere bai alkohola eta drogak har ditzatekela eta meditazioa egin inguru lizunetan.

Janzkera aldatu

Aghoriak biluzik ibiltzen dira. Batzutan hil oihalez jazten dira. Edateko giza-burezur bat eramaten dute. Batzutan ere hildakoen errautsez lerdatzen dira.

 
Aghori bat Cannabis erretzen, 2011an.

Sinesmenak aldatu

Aghorirentzat gorpuak arimarik gabeko haragia besterik ez dira. Hildakoen gorpuak jaten jainkoen eta errealitate profanoen arteko mugak ez daudela erakusten dute; materiak estatu batetik bestera igaro egiten du funtsezko aldaketarik gabe. Halaber, giza-haragia jaten, haren ustez, ez zahartzeko izaera eta naturaz gaindiko ahalmenak lortzen dituzte. Praktika hauen ondorioz hinduismotik kanpo gelditu baina nekazal inguruetako biztaleek gurtu egiten dituzte; haien ustez praktika horien ondorioz gaitz anitz sendatzeko ahalmena dute.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu