Afrikaren feniziar zirkumnabigazioa

Herodoto historialariaren arabera (K. a. 484an jaioa) Afrikaren feniziar zirkumnabigazioa, Nekao II.a faraoiak bultzatu zuen (K. a. 610ean errege izendatua, eta lehen aldiz nabigatu zuen Afrika oso inguruan. Faraoiak, mendebalderanzko igarobide bat bilatu nahi zuen Itsaso Gorritik. Itsaso Gorria eta Mediterraneo itsasoa Nilo ibaiaren bidez lotuko zituen kanal bat eraikitzerako orduan huts eginez, mendebalderanzko igarobide bat bilatzen saiatu zen hegoaldetik. Herodotok, Afrika ingurunabigatu zutela dio, garai horretan Libia deitzen zena, zailtasunez beteriko espedizio batean, geldialdi luzeak egin zituena jatekoa lortzeko, eta Herkulesen Zutabeetara (Gibraltarko itsasartea) iristeko 2 urte behar izan zituena.

Nekaoren estatua (I.a edo II.a) Brooklyn Museum

Balentria hau, benetakoa ote den edo ez zalantzan jarri da denbora askoz, baina, bitxia bada ere, arraroena, Lurra laua zela uste zen garai batean, azkenik, istorioari sinesgarritasuna eman diona izan da: Herodotoren lanean, marinel feniziarrek, mendebaldera biratzean, (Itxaropen Onaren Lurmuturra), eguerdiko eguzkia eskuinean ikusten zutela esan izana da, hau da, Iparraldean, eta hau, bakarrik XVI. mendeko Kopernikoren mapa planetarioaren bidez uler zitekeen.

Litekeena da espedizio honek bere ibilbidea Bojador lurmuturra baino haratago ez bete izana, euren norabidearen aurka zihoazen haize alisioen ondorioz, baina litekeena da, baita ere, espedizioa lurrez burutu izana, feniziar merkataritza ibilbideak jarraituz Afrika iparmendebaldetik, Afrika iparraldeko euren kolonietakoren batetaraino, eta, handik, berriz itsasoz Egiptorantz jarraitu.

Hala ere, badago bidaia hau zalantzan jartzen duen gertaera bat: Klaudios Ptolemaiosek egindako egiptoar mapetan, zortzi mende beranduago, ziurrenik Alexandriako Liburutegian, Afrika, hegoaldean igarobiderik gabe agertzen da, Terra Australis zeritzoneraino jarraituz. Zalantzazkoa da tamaina honetako gertaera bat ez erregistratu izana, Alexandrian, informazio garrantzitsua eman lezakeen edozein datu, testu eta mapetan bildua egongo baitzen, are gehiago faraoi batek antolaturik, eta, Ptolemaiosen maparik kontserbatu ez den arren, Pizkunde garaian, Mapa Mundiak egin ziren, Ptolemaiosek deskribatu zuen lez.

Kanpo estekak aldatu