Afrika Bibang

abeslari bizkaitarra

Afrika Bibang (Algorta, Bizkaia, 1975) abeslaria da. Musika beltza kantatu du nagusiki, eta bakarlari, Ke No Falte zein Etsaiak taldeetan aritu da, besteak beste. Ekuatore Gineako etorkinen alaba. eta Euskalduna da bera. A ereduan egin zituen ikasketak, baina 14 urte zituenean AEKn euskara ikasten hasi zen. Orain, euskaraz nahiz gaztelaniaz eta ingelesez abesten du.

Afrika Bibang

Bizitza
JaiotzaAlgorta, 1975 (48/49 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntzafangera
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
KidetzaEtsaiak
Genero artistikoasoula
Musika instrumentuaahotsa

Badok: afrika Musicbrainz: 268ca7bb-a2f7-4d78-a1db-10f1234ce6cc Songkick: 37140 Allmusic: mn0001872774 Musikasten: afrika-bibang Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Gurasoak Ekuatore Gineakoak izaki, txikitatik entzun izan du musika beltza: Afrikako musika, soula, reggaea, jazza...[1]

1993an hasi zuen bere musika ibilbidea, eta hasieratik ahotsa izan da bere instrumentua. 2004 arte korista lanak egin ditu bizkaitarrak. Ke No Falte reggae taldean hasi zen, eta gero hainbat urte egin zituen Lekeitioko Etsaiak bandarekin. Fermin Muguruzak ere bere ondoan nahi izan zuen, eta Brigadistak Sound System lanetik aurrera luzaroan kolaboratu zuten. Muguruza izan zen, hain zuzen ere, Afrika bakarlana argitaratzera animatu zuena, 2004an.[1]

Atzerrian hainbat urtez ibili ondoren 2019an Euskal Herrira itzuli eta Nomada diskoa plazaratu zuen.

Diskografia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b Jon GURRUTXAGA: «Afrika Bibang, sustraiei jarraika», Argia, 1960. zenbakia, 2004-10-03. Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported lizentziarekin argitaratua.
  2. «Entzun» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-13).
  3. «Nomada» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-13).
  4. Ispiluaren aurrean. In Badok. .

Kanpo estekak aldatu

 
Euskal musika
Artikulu hau Euskal musika Wikiproiektuari lotuta dago. Honelako artikuluekin lagundu nahi baduzu, jo ezazu wikiproiektuaren orrira.