Adranodoro Sirakusakoa

Adranodoro (K.a. III. mendea) Hieron II.a Sirakusakoaren suhia zen, haren alaba Damaratarekin[1] ezkonduta baitzegoen. Hieronek hil baino lehenago, gizon hau izendatu zuen, beste hamalauen artean, erregea izango zen hamabost urteko Hieronimori kontseilua emateko. Adranodorok beste kontseilariak kanporatu zituen[2] beharrezkoak ez zirela esanez, honela Hieronimoren aholkulari nagusia bilakatu zen. Adronodorok Hieronimo konbentzitu zuen aliantza Erromatik Kartagora aldatzeko[3] eta bera jarri zen harremanetan Hanibalekin[4]. Hieronimo errege gaztea, ustela eta lizunkoia zen, geroko historialari batzuek Erromako Heliogabalo enperadorearekin konparatu dute. Deinomenesek zuzendutako konspirazio batean hil zuten[5], 13 hilabeteko agintaldi eskas baten ondoren. Tito Liviok kontatzen du, Hieronimo hil zenean, Adranodorok bere bizitzagatik beldurrez, errege familiarekin Ortigia uhartean giltzaperatu zela, Lentinin, erregea hila izan zela zurrumurruak zeuden bitartean[Tito Livio, Ab Urbe condita libri, XXI-XXX. 1].

Adranodoro Sirakusakoa
Bizitza
HeriotzaAntzinako Sirakusa, K.a. 214
Familia
Ezkontidea(k)Demarata (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Erromatarren aldeko fakzioa, botere hutsunea sortutakoa, Akradinan sartu zen eta, aletegi publikoa okupatu ondoren, hormek ondo babestua, agorara iritsi zen (egungo Sirakusako foroa), eta herri batzarrera deitu zuen. Alderdi demokratikoak Adranodori Ortigiaren giltzak ematea iradoki zion[6]. Bere emazteak, amore ez emateko eta boterea tirano bezala hartzeko aholkatu zion arren, Adranodoro batzarrera agertu zen eta Ortigiaren giltzak eman zizkion, bere interes bakarra, Sirakusaren independentzia eta ondasun publikoa zela adieraziz. Uharteko gotorlekuan gordetako errege altxorra entregatu zuen, eta, beraz, Sopatrek eta Dinomenek (Lentiniren konspiratzailea) altxorraren zati bat ere ekarri zioten agorari. Adranodoro eta Temisto (Hieronimoren koinatua) magistratu eta armadako jeneral izendatu zituzten[7].

Hala ere, sirakusarrak ez ziren berataz fidatzen. Adradororen laguna zen komediante batek, Ariston izenekoak, esan zuen Adranodorok esan ziola Temistorekin (Gelonen semeren bat) saiatzen zirela boterea lortzen eta Kartagorekin aliantza ziurtatzeko hiriko Erromaren aldeko buruzagiak hiltzen[8]. Hiriko magistratuek agindu zuten Adradoros hiltzea eta arlo horretaz soldaduak arduratu ziren, zeinek Adradoros senatuan sartzean hil zuten K.a. 214an[9][10]. Herria matxinatu zen eta justizia eskatu zuen Adranodororen erailketaz. Sopater soldaduak eta beste batzuek argudiatu zuten Adranadorosen tirania, eta, gainera, hau izan zela Hieronimoren jarrera txarraren bultzatzailea. Are gehiago, Adranodoro eta Temistoren konspirazioa beren emazteek bultzatu zutela, Hieronen alabak eta bilobak. Emazteak eta Hieronen beste alaba bat hil zituzten herriko haserre bizia apaltzeko Sopaterrek areagotu zuena[11].

Erreferentziak aldatu

  1. Livio, XXIV, 22.8.
  2. Livio, XXIV, 4.
  3. Livio, XXIV, 5.
  4. Livio, Ab Urbe Condita Libri xxiv. 4-7, 21-25
  5. Livio, XXIV, 7.3-7.
  6. LIVIO: Op. cit. XXIV, 22.
  7. LIVIO: Op. cit., XXIV, 23.
  8. Arnold, Thomas (1843). History of Rome: From the end of the first to the end of the second Punic war. 3. London: Fellowes. pp. 268–276.
  9. Rollin, Charles (1879). The Ancient History of the Egyptians, Carthaginians, Assyrians, Babylonians, Medes and Persians, Macedonians and Grecians. 1. Belford, Clarke & Company. pp. 497–499.
  10. John Francis Lazenby (1998). Hannibal's War: A Military History of the Second Punic War. University of Oklahoma Press. pp. 103–. ISBN 978-0-8061-3004-0.
  11. Arnold, Thomas (1843): History of Rome: From the end of the first to the end of the second Punic war. 3. London: Fellowes. pp. 268–276.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Aurrekoa Sirakusako tiranoa Ondorengoa
Hieronimo
K.a. 214-213
Hipokrates eta Epizide


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "Tito Livio, Ab Urbe condita libri, XXI-XXX.", but no corresponding <references group="Tito Livio, Ab Urbe condita libri, XXI-XXX."/> tag was found