Adolph Kolping (Kerpen, Rhingo Konfederazioa, 1813ko abenduaren 8a - Kolonia, Ipar Renania-Westfalia, 1865eko abenduaren 4a) alemaniar apaiz katolikoa izan zen. Gizarte-aferetan inplikatua, Kolpingwerk elkartea sortu zuen. Joan Paulo II.ak dohatsu aitortu zuen 1991n[1].

Adolph Kolping


Koloniako bikario

1849 - 1862

Elberfeldeko catholic military chaplain (en) Itzuli

1845eko apirilaren 13a - 1849
kapilau

Bizitza
JaiotzaKerpen1813ko abenduaren 8a
Herrialdea Prusiako Erresuma
HeriotzaKolonia1865eko abenduaren 4a (51 urte)
Hobiratze lekuaMinoritenkirche
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Hezkuntza
HeziketaMunicheko Unibertsitatea
Bonngo Unibertsitatea
Dreikönigsgymnasium (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, ekintzaile soziala eta teologoa
Lantokia(k)Elberfeld eta Kolonia
Santutegia
Abenduaren 4 eta Abenduaren 4
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 21999 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Peter Kolping artzainaren eta Anna Maria Zurheydenen bost umeetatik laugarrena izan zen. Familia apalekoa izaki, 12 urterekin utzi zituen ikasketak zapatari-mutil hasteko. 23 urte zituela, hamar urtez zapatari jardun ostean, bigarren hezkuntzari ekin zion. Apaiz izatera deliberaturik, 1841eko udan teologia ikasten hasi zen Municheko Unibertsitatean. 1845eko apirilaren 13an apaiztu zen, Koloniako Minoritenkirchen (St. Mariä Empfängnis eliza); bezperan, aita hila zitzaion[2].

1845 eta 1849 bitartean, Elberfelden (gaur egun Wuppertalen barnean) egon zen apaiz. Langileen lan baldintza deitoragarriak hobetu nahian, Gragor Breuerrek sortutako Gesellenverein edo Langileen Elkarteko presidente bilakatu zen 1847an. 1849an, Koloniako katedraleko bikario izendatu zuten. Handik aurrera, Gesellenverein gehiago sortzen aritu zen buru-belarri; 1865rako 400 talde baino gehiago ziren, Europan eta Amerikan[1]. 1862an, Minoritenkirchengo erretore izendatu zuten. 1865ean hil zen, birikako minbiziak jota. Minoritenkirchenen ehortzi zuten.

Erreferentziak aldatu

  1. a b Blessed Adolph Kolping, franciscanmedia.org
  2. About the Founder, kolping.org
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Adolph Kolping