Adnan Januzaj

futbolari belgikarra

Adnan Januzaj (Brusela, Belgika, 1995eko otsailaren 5a) Belgikan jaiotako ezker hegaleko erasokor hau Manchester United harrobietatik eta Sunderlandik pasa da. Albano-kosovar jatorrikoa da eta 2017ko uztailetik 2022ra Errealeko jokalaria izan zen.

Adnan Januzaj

Bizitza
JaiotzaBrusela1995eko otsailaren 5a (29 urte)
Herrialdea Belgika
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Manchester United Football Club2013 / 2015505
Belgikako futbol selekzio nazionala2014 /
Borussia Dortmund2015 / 201660
Sunderland Association Football Club2016 / 2017
Real Sociedad2017 / 12318
 
Posizio edo espezialitateawing half (en) Itzuli
Kirol zenbakia8
Pisua75 kilogramo
Altuera182 zentimetro
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Facebook: AdnanJanuzaj Twitter: adnanjanuzaj Instagram: adnanjanuzaj FIFA: 379910 UEFA: 250064531 Edit the value on Wikidata

Kirol ibilbidea aldatu

Adnan Januzajek lau taldetan jokatu izan du eta ekipo bakoitzarekin hainbat egoera bizi izan ditu, onak eta txarrak.

Manchester United aldatu

Urriaren 5ean bi gol sartu zituen Sunderlanden kontra eta partidua irabazi zuten. Ligan 27 partidu jokatu zituen eta lau gol sartu zituen. Adnan Januzajek Belgikarekin jokatzea erabaki zuen entrenatzaileak partidu guztietara eramango zuela ziurtatu ziolako.

Borussia Dortmund aldatu

2015-16 denboraldian Borussia Dortmundekin jolastu zuen denboraldi bat eta 12 partidu jolastu zituen eta 3 partiduetan izan zen bakarrik titular, ondoren Manchester Unitedera bueltatu zen.

Sunderland aldatu

2016ko abaztuaren 12an Januzakek Suderlandekin jolastea erabaki zuen. Hirugarren partiduan bere lehenengo gola sartu zuen taldearentzat eta azkenean bere ibilbidea 28 partidurekin, gol 1ekin eta 3 asistentziarekin bukatu zuen.

Real Sociedad aldatu

Errealak 2017ko uztailaren 12an hartu zuen, Adnan Januzaj 11 milioi eurotan. Bere lehenengo partidua irailaren 10ean jokatu zuen eta 4-2 irabazi zuten. Bere lehenengo gola azaroaren 5ean izan zen 3-1 irabazitako partiduan Eibarren aurka. 2022ko abuztuan Sevilla FC taldeak fitxatu zuen.

Futbol selekzio nazionala aldatu

Adnan Januzaj internazionala da eta partiduak jokatzen ditu Belgikako selekzioarekin eta munduko kopan egin zuen debuta, 2014ean. 2014ko maiatzaren 13an Januzaji konbokatua izan zen finalerako, Maiatzak 25ean Januzaji 20. zenbakia eman zioten eta Hego korearen kontra egin zuen debuta. 2018ko ekainaren 4an Roberto Martinezek munduko txapelketara joateko 23 aukeratutako bat izan zen, jolastu zuen eta gol bat sartu zuen eta final erdietara iritsi zen Belgikarekin.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Belgikako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.