Aditz laguntzaile

aditz nagusiaren aldamenean gramatika informazioa ematen duen aditza

Adizki perifrastikoetan, adizki nagusiaren ondoan ezartzen den adizki trinkoari dagokion aditza da. Adibidez, <etorri da> eta <esan du> adizki perifrastikoetan, da eta du adizki trinkoak izan eta *edun aditz laguntzaileen adizkiak dira, hurrenez hurren.

Euskara batuan lau dira: izan, *edin, *edun eta *ezan (izartxoa dutenak hipotetikoak dira; nolanahi ere, *edunen ordez, behe-nafarrerazko ukan erabil daiteke; bestetik, izan laguntzaileaz, da, zen, balitz, litzateke... ulertu behar dira —Ona izan da, Ona izan zen...—, ez ordea du, zuen, balu, luke... horiek guztiak *edun / ukan laguntzaileei dagozkielako, hots, Aukera izan du / Aukera ukan du, Aukera izan zuen / Aukera ukan zuen... adibideetakoak dira).

Adizki perifrastikoak osatzeko, adizki nagusia, haren aspektu-markekin, eta adizki laguntzailea behar dira. Gogoan izan, dena den, adizki laguntzaile horiek, azken batean, izan, *edin, *edun eta *ezan aditz laguntzaileen jokoa besterik ez direla.

IZAN aldatu

NOR jokoa

 


NOR-NORI jokoa

 

*EDIN aldatu

NOR jokoa

 

NOR-NORI jokoa

 

*Edinen orainaldiko forma ez-ahalak ezker-eskuin marratxo bat dutela ageri dira laukian. Horrek esan nahi du adizkia, egiazki, hor ematen dena dela; dena den, adizkiok perpaus txertatuetan bakarrik erabiltzen direnez, atzizkiren batez (-en edo -ela) edo aurrizkiren batez (ba-) hornituak agertzen dira. Baina beti ere kontuan izan eror nadin, eror nadila nahiz eror banadi, adizki bat eta bera direla: etor + nadi. Aldea atzizki-aurrizkietan dago. Hain zuzen, gauza bera gertatzen da nago, banago, nagoen eta nagoela formekin: aditza bera da denetan, hots, nago. Erantsi zaizkion menderakuntza-markak desberdinak dira.

*EDUN aldatu

NOR-NORK jokoa

 
  • NOR 3. pertsonakoa denean, iraganeko eta alegiazko adizkiek honako paradigma hauek osatzen dituzte:

NORK-NOR jokoa. NOR = 3. pertsona

 

Parentesi artean ezarri den (z) hori -it- pluralgilearekin batera ageri da, ondoren -KE edo -TE badarama: nituen, baditu… baina nituzke, balituzte, etab., ez *nituke, *balitute.

NOR-NORI-NORK jokoa

 

Hor ere, NOR 3. pertsonakoa denean bakarrik gauzatzen dira adizkiak. Teorian, HARK-NI-ZURI bezalakoak zilegi izan arren, legozkiekeen formak ez dira egun erabiltzen. Bestalde, nori zutabeko DA eta A/NA, -T eta -K/-N dira adizkia hor amaitzen bada.

*EZAN aldatu

NOR-NORK jokoa

 
  • NOR 3. pertsonakoa denean, iraganeko eta alegiazko adizkiek honako paradigma hauek osatzen dituzte:

NORK-NOR jokoa. NOR = 3. pertsona

 

Parentesi arteko (e) eta (it) morfemek esan nahi dute bietakoren bat hautatu behar dela adizki egokia osatzeko: nor singularra denean, e, eta nor plurala denean, it. Adibidez, zezan, baleza, eta abar, baina zitzan, balitza, eta abar.


NOR-NORI-NORK jokoa

 

Nor pluralean, zki markaren ondoren nori 3. pertsonako iO edo iE marka badator, -i- bakarra geratuko da: geniezaioke baina geniezazkioke (ez, *geniezazkiioke).

Erreferentziak aldatu