Adinkeria taldeen edo norbanakoen aurka haien adinean oinarrituta gauzatzen den diskriminazioa da. Robert Neil Butler gerontologoak sortu zuen kontzeptua 1969. urtean, zaharren aurka gertatzen ohi ziren diskriminazio ekintzak deskribatzeko. Hiru elementuren konbinazio gisa aurkeztu zuen Butlerrek adinkeria: zaharren eta zahartzaroaren aurkako jarrerak; adineko jendearen aurkarko praktikak; eta jende zaharraren inguruko estereotipoak sortu eta elikatzen dituzten erakunde praktika eta politikak.

Terminoa gazteen eta haurren aurkako diskriminazioa izendatzeko ere erabiltzen da, batez ere haien ideiak baztertzen direnean gazteegiak direla pentsatzen delako, edo gazteak direnez modu jakin batean jokatu behar dutela uste denean, baina gehien bat adineko jendeari lotuta erabili izan da oro har.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.