Adelantado

enpresa juridiko-militar eta zibil baten ardura duen funtzionarioa, erregearen aginduz

Adelantado, euskaraz: «Aurreratua», Erdi Aroan Gaztelako Erresuma eta Leongo Erresuman, errege aginduz edo zerbitzupean lantegi publiko bat aurrera eramaten zuen pertsonak jasotzen zuen izendapen edo titulua zen.

Ondoren, Espainiako Erresuma sortu eta Espainiar Inperioaren hedatzearekin batera Indietako Legeen garatzearekin Ameriketan ere erabilitako agintaritza titulua da.