Adelaida Susakoa edo Adelaida Turingoa (baita ere Adelheid, Adelais eta Adelina; 1014/10201091ko abenduaren 19a)[1] Ivreako Markako kondesa eta Turingo markionesa izan zen 1034tik bere heriotzara arte. Arduinici leinuko azkena izan zen, eta Susarekin lotua izan da, nahiz eta ez izan zuzena[2]. Bere lehengusu bigarrena zen Matilda Toskanakoarekin alderatzen da, askotan[3].

Adelaida Susakoa

Count of Savoye (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaTurin, 1020
HeriotzaCanischio1091ko abendua (70/71 urte)
Hobiratze lekuaTuringo katedrala
Familia
AitaUlric Manfred II of Turin
AmaBertha of Milan
Ezkontidea(k)Herman IV, Duke of Swabia (en) Itzuli  1038)
Henry, Marquess of Montferrat (en) Itzuli  1045)
Otto I, Count of Savoy (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaArduinici (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakaristokrata
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Biografia aldatu

Lehen urteak aldatu

Turinen jaio zen, Ulrike Manfredo II.a eta Berta Milangoaren alaba, 1014 eta 1020 artean. Hala ere, bere lehen urteen inguruan ez dago informazio gehiegirik[4]. Immilla eta Berta izeneko bi ahizpa txikiago izan zituen. Baliteke ere anaia bat izantea, baina izena ez da ezagutzen, izatekotan aita baino lehen hil baitzen. Beraz, Ulrike Mandredo hil zenean, 1033 edo 1034ko abenduan, Adelaidak bere aitaren ondasunak jaso zituen. Turinen, eta bereziki Susako bailaran hainbat lur jaso zituen, baita Auriate eta Astin ere. Albenga, Alba, Bredulo eta Ventimiglian ere lurrak jaso zituen, baina ziurenik ez zuen euren gaineko aginterik. Berta amak, garai batez, erregente papera izan zuen bere gainean.

Ezkontza aldatu

Margraverriaren tituluak batez ere balio militarra zuenez garai hartan, ez zen uste emakume batek eraman zezakeenik. Konrado II.a enperadoreak, beraz, Adelaida eta bere seme-ordea zen Herman IV.aren artean ezkontza adostu zuen, 1036 eta 1037 artean. Herman izendatu zuten, beraz Turingo margrave. Baina Konrado II.aren alde Napolin 1038ko uztailean borrokan ari zela, Izurrite Beltzak eraman zuen.

Adelaida berriro ezkondu zen, bere ondasun guztiak mantendu ahal izateko. 1041ean ziurenik, eta 1042ko urtarrilaren 19a baino lehen, Adelaida Henrike Monferratokoarekin ezkondu zen. Baina Henrike 1045ean hil zen, eta Adelaida bigarrenez geratu zen alargun. Hirugarren ezkontza bat lotu zuen laster, Oton Savoiakoarekin. Otonekin hiru seme izan zituen, Petri I.a, Amadeo II.a eta Oton. Bikoteak bi alaba izan zituen, Berta, Henrike IV.a Alemaniakoarekin ezkondu zena, eta Adelaida, Rodolfo Rheinfeldenkoarekin ezkondu zena.

Berriro alarguntzea eta agintea aldatu

1057/60 inguruan bere hirugarren senarra zen Oton hil zen, eta Adelaidak bakarrik hartu zuen Turingo marka eta Savoiako konderriaren gaineko agintea, bere bi seme Petri eta Amadeorekin batera.

Adelaidak garai horretan Turin hiriburu gisa utzi eta Susara bizitzera joan zela esan ohi da, baina ez da egia. Adelaidak dokumentu gehienak Turingo margraverriaren jauregian sinatu zituen.

1070an Adelaidak Asti hiria hartu eta erre zuen, bere aurka altxatu baitzen.

Harremana Inperioarekin aldatu

1069an Henrike IV.a saiatu zen Adelaidaren alaba zen Berta zapuztu nahi zian zuen, eta honek Adelaidaren eta familia inperialaren arteko harremanak hoztu zituen. Gala ere, Bertaren interbentzioari esker, Henrikek Adelaidaren babesa jaso zuen Italiara etorri zenean Gregorio VII aita santuarekin biltzera, eta Matilda Toskanakoarena Canossan. Bere lurretara bidaiatzeko baimena ematearen truke, Henrikek Bugey eman zion Adelaidari. Adelaida eta bere seme Amadeok Henrike IV.a eta Berta lagundu zuten Canossara, bertan Adelaidak bitartekari lana egin zuen, Matilda eta Alberto Azzo II.a Milango margravearekin batera.

Benzo Albakoa apezpikuak hainbat gutun bidali zizkion Adelaidari 1080 eta 1082 artean, Henrike IV.a Italiar gerratan babestera gonbidatuz, Inbestiduren auziaren parte. Adelaidak harremana estutu zuen Henrike IV.arekin, Matilda Toskanakoa eta bere artean bitartekari lana egin zuen, eta baliteke berarekin batera joan izana 1084an Italiako hegoaldera egin zuen bidaian.

Harremana Elizarekin aldatu

Adelaidak laguntza handiak eman zituen Turingo monasterioen alde. 1064an monasterioa sortu zuen Pinerolon.

Alexandro II.a, Gregorio VII.a eta Petri Damianen gutunak jaso zituen Adelaidak. Bertan esaten zen Adelaidak batzuetan erreforma gregoriotarra babesten zuela eta, beste batzuetan, ez. Petri Damianek 1064an eta Gregorio VII.ak 1073an Adelaidari idatzio zioten Fruttuaria eta San Michele della Chiusako monasterioak babestu eta kleroren zelibatoa indarrean jar zezan. Alexandro II.ak, ordea, 1066/7 inguruan idatzi zion Guido da Velate Milango artzapezpiku simoniarrarekin zituen harremanak itsusteko.

Heriotza aldatu

1091ko abenduan hil zen. Kondaira batek dio Canischioko parrokian lurperatu zutela, Valle dell'Orcoko Cuorgnèn dagoen herrixka bat, non bere heriotza aurreko azken hogeita bi urteak incognito bizitzen eman zituen. Charles William Previté-Orton historialariak kondaira hau absurdoa dela deritzo.

Erreferentziak aldatu

  1. Previté-Orton, Charles William. (1912). The early history of the House of savoy, (1000-1233). Cambridge, Univ. Press (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
  2. Amazons to fighter pilots : a biographical dictionary of military women. Greenwood Press 2003 ISBN 0313327076. PMC 51281184..
  3. (Italieraz) «Matilde incontra Adelaide a Susa - Cronaca - Gazzetta di Reggio» Gazzetta di Reggio 2016-07-27 (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
  4. Dunbar, Agnes Baillie Cunninghame. (1904-05). A dictionary of saintly women. London G.Bell (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).