Addisonen gaixotasun

Guruin suprarrenalen gaixotasuna, brontze-koloreko larruazala eta astenia eragiten dituena

Addisonen gaixotasuna giltzurrungaineko guruinari egindako kaltearen ondorioz agertzen den gaitza da, guruin horren gutxiegitasuna edo hipofuntzioa eragiten duena. Giltzurrungaineko azala, zehazki, da kaltetuena, kortisol, kortisona eta aldosterona jariatzen dituena. Gaitza pairatzen dutenek, beraz, hiru hormona horien defizit larria dute, gaixotasun horren berezko sintomak eragiten dituena.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Addisonen gaixotasun
Deskribapena
Motaadrenal cortical hypofunction (en) Itzuli, endocrine system disease (en) Itzuli, female reproductive system disease (en) Itzuli, nefropatia, male reproductive system disease (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateaendokrinologia
Sintoma(k)betealdia, anorexia, neke muskularra, pisu galera
tripako mina
Honen izena daramaThomas Addison
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakdexametasona, fludrocortisone (en) Itzuli eta fludrocortisone (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKE27.1
GNS-9-MK255.41
OMIM103230
DiseasesDB222
MedlinePlus000378
eMedicine000378
MeSHD000224
Disease Ontology IDDOID:13774

Gaitza oso urria da (4-6 kasu 100.000 biztanleko)

Bi dira gaitz honen sorburuan dauden arrazoiak:

  • zenbait gaitz infekziosoak: tuberkulosia (batez ere) eta -hein txiki batean- meningitisa edo HIESa. Tuberkulosia da zergatirik ohikoena, herri garatuetan geroago aipatuko dugun arrazoi autoimmunea gero eta garrantzi handiagoa hartu arren.

Sarritan adrenolisi autoimmunea beste gaixotasun autoimmune batzuekin batera agertzen da (Hashimotoren tiroditisarekin eta 1. motako diabetes mellitusarekin, esaterako).


Sintoma klinikoak aldatu

Gorputzaren toki desberdinetan gehiegizko pigmentazioa eragiten du gaitz honek. Hori dela eta, garai batean gaixoei Addisonen beltzaranak esaten zitzaien. Hormona esteroide gutxi (kortisol eta kortisona) jariatzen denez, ACTH hormonaren kontzentrazioa igotzen da, hormona honek kortisol eta kortisolaren jariaketa bizkortzen baitu. ACTHaren maila altu horiek dira, hain zuzen ere, hiperpigmentazioa eragiten dutenak.

Gaitzaren beste ohiko sintoma batzuk hauek dira: astenia, ahulezia, hipotentsioa, kalte gastrointestinalak, anemia eta metabolismoaren gorabehera larriak. Nortasun eta portaera-aldaketak ere ohikoak dira.

Tratamenduari dagokionez, falta diren hormonen ordez hormona sintetikoak hartu behar dira (hidrokortisona, adibidez, 20-30 mgr egunero).

Addisonen gaixotasunak, besteak beste, Sabin Aranaren heriotza eragin zuen 1903an, 38 urte zituela, bai eta ustez Jane Austen ingeles idazlearena ere, 41 urte zituela.

Kanpo estekak aldatu