Augusta Ada King, Lovelaceko kondesa (Londres, Britania Handia, 1815eko abenduaren 10aMarylebone, Londres, Britania Handia, 1852ko azaroaren 27a), jaiotzez Augusta Ada Byron, Historiako lehen programatzailea izan zela esan ohi da, programazio-lengoaia kontzeptu orokorra erabili zuen lehen emakumea izan zelako (baita lehen pertsona ere), edo makina bat kontrolatzeko lehen algoritmoa sortu zuelako.[1] Ekuazio diferentzialak askatzeko gai zen Charles Babbageren konputagailu mekaniko aitzindariaren deskribapena osatzeagatik ere ezaguna da, baita besteak beste matematikaria eta ingelesezko idazlea ere. Garai hartan, beste emakume askorekin gertatu zen moduan, emakume honen lanari ez zitzaion garrantzi handirik eman bera bizi zen bitartean, izan ere, bere ideiak 1952an hasi ziren erabiltzen edo aplikatzen informatikako munduan (informatikan hobekuntzak egiteko).[2][3]

Ada Lovelace

(1840)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAugusta Ada Byron
JaiotzaLondres1815eko abenduaren 10a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaMarylebone1852ko azaroaren 27a (36 urte)
Hobiratze lekuaChurch of St. Mary Magdalene, Hucknall (en) Itzuli
Heriotza modua: umetokiko minbizia
Familia
AitaLord Byron
AmaAnne Isabella Noel Byron
Ezkontidea(k)William King-Noel, 1st Earl of Lovelace (en) Itzuli  (1835eko uztailaren 8a -  1852ko azaroaren 27a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Mary Somerville
Augustus De Morgan (en) Itzuli
William Frend (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, programatzailea, poeta, informatikaria, asmatzailea, itzultzailea, idazlea eta ingeniaria
Enplegatzailea(k)Cambridgeko Unibertsitatea
InfluentziakCharles Babbage
Izengoitia(k)A. A. L.

Find a Grave: 6145300 Edit the value on Wikidata

Lovelace abizena, bere senarrarengandik zetorkion, Lovelace kondea izan baitzen senarra.

Lord Byron poeta famatuaren alaba izan zenez, batzuek iradoki izan dute hortik etorriko zitzaiola poesia munduaz zuen pasioa, nahiz eta Ada ez zen inoiz bizi bere aitarekin.

Biografia aldatu

 
Ada Lovelaceren zuhaitz genealogikoa

Augusta Ada Kingen gurasoak Lord Byron poeta eta Annabella Milbanke Byron izan ziren. Bikotea 1815ean ezkondu, eta urte berean, abenduaren 10ean, Ada jaio zen, Byrontarren alaba bakarra.

1816ko urtarrilaren 16an, Annabellak haurra bere gurasoengana eraman zuen, Byronek horrela nahi zuelako. Adak bi hilabete besterik ez zituen, gurasoak banandu egin ziren eta aitak ez zuen sekula bere zaintza eskatu. Apirilaren 21ean, sinatu zuten ezkontza bertan behera uzteko akta eta egun batzuk geroago Ingalaterratik alde egin zuen aitak. Ada bere amarekin joan zen bizitzera. Aita zortzi urte geroago hil zen Grezian. Beraz Adak ezin izan zuen ondo ezagutu bere aita.

Gurasoen banaketa haren ondorioz, ama urteetan saiatu zen poesia Adaren bizitzatik kanpo uzten, eta aldi berean matematika sartzen, horixe baitzen amaren pasioa. Baina azkenean, matematikan oso ona izateaz gain, poesia ere oso presente egon zen Adaren bizitzan. Amak oso zorrotz jokatu zuen Adaren ikasketetan matematika sartzeko, nahiz eta garai hartan oso arraroa zen emakume batek matematika ikastea.

Ama diruduna zenez unibertsitatera joan ahal izan zen Ada, nahiz eta garai hartan oso zaila zen, izan ere emakumeentzat oso zaila zen ikasketen munduan sartzea.

Matematika eta zientzia ikasi zituenean bere tutorea Augustus De Morgan izan zen, Londresko unibertsitateko matematikazko lehen irakaslea izan zena. Autodidakta, 1833an, amak Mary Sommerville aurkeztu zion eta bere tutore izan zen hau ere. Kontua da, arrazoiak arrazoi, heziketa matematiko eta zientifiko sendoa jaso zuela Adak. Garai hartan batere ohikoa ez zena emakumeen artean. Horrek ez zion imajinazioa kamustu, hala ere. Gazte zela gaixotu eta ohean pasatu zituen hiru urte. Bitarte hartan, hegan egiteko modu bat asmatzearekin amesten omen zuen. Eta amestu ez ezik, txorien anatomia sakon ikertu zuen bere ametsa egingarri egiteko ilusioz.[4]

Zaldiketa, gimnasia eta dantzak ere gustuko zituen eta, 1833ko ekainaren 5ean, 17 urte zituenean, Dionysus Lardnerren hitzaldi batean, Charles Babbage-n berri izan zuen. 1828az geroztik, Babbage Cambridgeko unibertsitatean katedraduna zen. Babbage izango zen Adaren tutore berria eta gerora elkarrekin egingo zuten lan. Gaur egun, konputagailuen aita kontsideratzen dugun maisu hura liluratuta zegoen Adak makina haiekin zuen erraztasunaz. Programazioan hain ezagunak diren bigizta edo azpiprograma bezalako kontzeptuak garatu zituen emakume hark eta Babbagek beti aitortu zuen Adaren talentua, The Enchantress of Numbers deitzen ziolarik.

1835eko uztailaren 8an, 19 urte zituela, William King-ekin ezkondu zen, zortzigarren King baroiarekin, gerora Lovelaceko kondea izango zenarekin. Ada Augusta King izango zen handik aurrera, Lovelaceko kondesa eta hortik datorkio gaur egunean erabiltzen dugun izena: Ada Lovelace

Charles Babbageren makina analitikoa eta Adaren ekarpenak aldatu

 
Ada Lovelace
 
Charles Babbage

Gerora, garaiko hainbat matematikari eta zientzialari ezagutu zituen. Tartean Cambridgeko Unibertsitateko Charles Babbage irakaslearekin izan zuen hartu-eman handia. Babbage-en helburuetako bat kalkulu matematikoak mekanizatuta egingo zituen makina bat asmatu eta eraikitzea zen, eta makina horrek txunditu zuen Ada. Horren inguruan eztabaidatuz gutun ugari trukatu zituzten batak eta besteak. Babbage-k garbi zeukan makina nola eraiki behar zen, baina erraldoia zen, eta baliabide faltak ez zion makina eraikitzerik ahalbidetzen.[4]

Kuriosoa da egun Adaren merituen inguruko eztabaida nola eta zergatik iritsi zaigun ere. Dirudienez, Charles ez zen bere lanak publikatu zalea. Kritikari beldur eta errespetu izugarria omen zion, eta nahiago zuen ezer argitaratu ez. Hitzaldiak eta klaseak emateari ere utzi zion, antza. Baina Italiatik deitu zuten behin, eta bere makina eraikitzeko esperantzak bultzatuta edo, han hitzaldi bat ematea onartu zuen. Hitzaldi hura entzun zuen italiar batek, Luigi Menabreak, apunteak jaso eta frantsesez argitaratu zuen lan hura.[4]

 
Babbage-ren makina analitikoa, Londreseko Zientzia Museoan

Adak, Babbage-ekin adostuta, lan hura ingelesera itzultzea erabaki zuen. Baina itzultzeaz gain, ekarpen propioak erantsi zizkion, artikuluaren luzera hirukoizteraino. Izenarekin baino, inizialekin sinatu zuen artikulua. Makina hipotetiko haren funtzionamendurako oinarri teoriko sendoak azaldu arren, ez zuen arreta handirik jaso artikuluak; eta makina ez zen sekula eraiki. 1843an izan zen hori, Alan Turingek egun lehen ordenadore gisa onartzen dena eraiki baino mende bat lehenago.[4]

Sekula eraiki ez zen makina hark, baina, egungo ordenadoreen antzekoa den funtzionamendua zeukan. Horregatik esaten da Ada izan zela lehen programa informatikoa idatzi zuen pertsona. Haren makinarentzako aginduen zerrendak bazeuzkan baldin eta eta orduan gisako aginduak. Bazeuzkan bigizta ("loop") gisa ezagutzen diren prozesu informatikoak bere baitan.[4]

Hori gutxi ez eta artikuluaren amaieran gehitutako gogoetetan, kalkulu matematikoak egiteaz gain makina hori zertarako gai izan zitekeen aurreikustera ausartu zen.[4]

Makinari buruz egon zen artikulu bakarra izan zenez Adak makina analitikoaren eskema deitu zion, azalpen gehigarri haiek, programazioari dagokionez, oso ideia modernoak plazaratu zituzten eta, txartel zulatuzko sistema bat azaldu zuen (Jacquard telarretan oinarrituta) eta ildo horretatik geroago, XX.mendean, lehen ordenagailuak programatzeko erabiliko zen ideia hori. Artikulua anonimoki sinatu behar izan zuen (A.A.L. sinadurarekin sinatu zuen), garai hartako egoeraren ondorioz artikulua emakume batek idatzi zuela jakin izan balitz, zentsuratua izateko arriskua baitzegoelako. Bere lana ahaztua izan zen ondorengo urteetan. Baina hala ere, oso garrantzitsua izan zen Viktoriar Aroan (1837-1901, Erresuma Batuko Viktoria I.aren erreginaldia), pertsona ugariren interesa piztu zuelako.

Programa zitekeen konputagailu batentzako programa bat egiten zuen lehen pertsona izan zen, Bernoulliren zenbakien balioak kalkulatzeko pausoak deskribatu zituen (horiek kalkulatzeko algoritmo bat idatzi zuen), izan ere, makina analitikorako idatzitako programa bat zen, Bernouilliren zenbakiak kalkulatzeko balioko zuen. Horrekin Babbage-ren makinaren gaitasuna erakutsi zuen. Babbage-ren makina erabiliz, aldagaiak zituzten eragiketa trigonometrikoak kalkulatzeko erak ere deskribatu zituen.

Esan beharra dago, Babagge-ren makina ez zela inoiz guztiz osatu, izan ere, 1882an aurkeztu nahi izan zutenean (makina diferentziala gisa), hainbat arazo izan zituen (bibrazioa barne engranajeetan..) eta ez zen ondo ibili. Beraz Charlesek ez zuen inoiz makina amaituko, nahiz eta geroago ere makina analitikoa gisa aurkezten saiatu (hori ere ez zuen ondo funtzionatu).

Adak hprrelako maknak urrutirago joan ahal izango zirela aurreikusi eta ondorioztatu zuen.[3] Gainera, "ordenagailu-programa" bat idatzi zuen eta horri esker, lehen aipatu bezala, Bernoulliren zenbakiak kalkulatzea lortuko zuen, Babbageren makinaren zatiketak kalkulatu zitzakeela demostratu ahal izateko.

Laburbilduz, Ada asmatzaile aitzindaria izan zen.

Heriotza aldatu

Ada Byron 1852ko azaroaren 27an hil zen, 36 urte zituenean eta bere ama izendatu zuen oinordeko. Umetoki-lepoko minbizia zuen eta medikuek garaiko erremedioa jarri zioten: odolusteak. Horiexek hil zuten eta Byrondarren panteoian ehortzi zuten, berak agindu zuen bezala, Nottinghamshiren-eko Hucknall elizan, aitaren ondoan. Aita eta alaba adin berarekin hil ziren.

Ada txikitatik osasuneko hainbat arazo izan zituen. Izan ere, paralisi moduko bat eman omen zion, bere urduritasunaren ondorioz. Garai hartako jendeak pentsatzen zuen osasun-arazo horiek emakume matematikaria izateagatik azaldu zitzaizkiola. Emakumeak ahulak zirelako gertatu zitzaiola zioten, matematikako ikerketen presioaren ondorioz.

Beste ekarpen batzuk aldatu

  • Txartel zulatuen erabilera iradoki zuen makina analitikoari informazioa eta argibideak sartzeko.
  • Programak idazteko notazio bat ere zabaldu zuen, batez ere, 1842an Luigi Menabrearen testuari egindako oharretan. Ohar haiek testua bera baino luzeagoak ziren, Jacquard ehungailuaren funtzionamenduaz edo Babbagen makina analitikoaz. Txartel zulatuetan zeroak daude eta zenbaki hamartarrak adierazten zituzten.

Errekonozimenduak aldatu

 
Ada programazio-lengoaiaren ikonoa

Ada bizi izan zen bitartean, haren ekarpenak ez zuen estimu handirik jaso; hil eta gero iritsi zitzaizkion esker-erakutsiak, hurrengo mendean.

  • Emakume askok egin dute ekarpena informatikan, baina Ada Lovelace da programazio-lengoaia baten izena. 1979an, Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa Sailak Pascalen oinarritutako programazio hizkuntza berri bat sortu zuen eta Ada izena jarri zion, Ada Byronen omenez. Metodologikoki oso zehatza da Ada lengoaia; erroreak ekiditeko zorroztasuna exijitzen duenez, batez ere denbora errealeko sistemetan erabiltzen da, tren eta hegazkinen trafikoa kontrolatzeko sistemetan adibidez, non errore bat gertatzea ondorio latzak ekar ditzakeen.
     
    Programazio-lengoaia batzuen bilakaera
    [5]
  • Microsoft Windowsen sistema eragilearen lizentziaren ziurtagirietan agertzen da Adaren aurpegia.
  • 2012an, Enchantress of Numbers filma argitaratu zen.

Irudi galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Etxebeste Aduriz, Egoitz. (2010). Ada Lovelace: "Ordenagailu mekanikoen ametsa". Elhuyar, 262 or. (Noiz kontsultatua: 2020-12-10).
  2. Leturia Azkarate, Igor. (2018). «Ada Lovelace, ordenagailuen eta adimen artifizialaren aitzindari - Zientzia.eus» zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-22).
  3. a b Leturia Azkarate, Igor. (2018). «Ada Lovelace (2018/12/21)» www.eitb.eus (Elhuyar, Norteko ferrokarrila) (Noiz kontsultatua: 2018-12-22).
  4. a b c d e f Uria Albizuri, Jone. (2021-12-10). «Ada Lovelace» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-12-11).
  5. Watt, David Anthony.. (1996). ADA lengoaia eta metodologia. Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua ISBN 8475858651. PMC 434213410. (Noiz kontsultatua: 2019-10-11).

Bibliografia aldatu

  • Baum, Joan (1986), The Calculating Passion of Ada Byron, Archon, ISBN 978-0-208-02119-9.
  • Elwin, Malcolm (1975), Lord Byron's Family, John Murray.
  • Essinger, James (2014), Ada's algorithm: How Lord Byron's daughter Ada Lovelace launched the digital age, Melville House Publishing, ISBN 978-1-61219-408-0.
  • Fuegi, J; Francis, J (October–December 2003), "Lovelace & Babbage and the creation of the 1843 'notes'" (PDF), Annals of the History of Computing, 25 (4): 16–26, doi:10.1109/MAHC.2003.1253887, S2CID 40077111, archived from the original (PDF) on 15 February 2020.
  • Hammerman, Robin; Russell, Andrew L. (2015), Ada's Legacy: Cultures of Computing from the Victorian to the Digital Age, Association for Computing Machinery and Morgan & Claypool, doi:10.1145/2809523, ISBN 978-1-970001-51-8.
  • Isaacson, Walter (2014), The Innovators: How a Group of Hackers, Geniuses, and Geeks Created the Digital Revolution, Simon & Schuster.
  • Kim, Eugene; Toole, Betty Alexandra (1999). "Ada and the First Computer". Scientific American. 280 (5): 76–81. Bibcode:1999SciAm.280e..76E. doi:10.1038/scientificamerican0599-76.
  • Lewis, Judith S. (July–August 1995). "Princess of Parallelograms and her daughter: Math and gender in the nineteenth century English aristocracy". Women's Studies International Forum. 18 (4): 387–394. doi:10.1016/0277-5395(95)80030-S.
  • Marchand, Leslie (1971), Byron A Portrait, John Murray.
  • Menabrea, Luigi Federico (1843), "Sketch of the Analytical Engine Invented by Charles Babbage", Scientific Memoirs, 3, archived from the original on 15 September 2008, retrieved 29 August 2008 With notes upon the memoir by the translator.
  • Miller, Clair Cain. "Ada Lovelace, 1815–1852," New York Times, 8 March 2018.
  • Moore, Doris Langley (1977), Ada, Countess of Lovelace, John Murray, ISBN 0-7195-3384-8.
  • Moore, Doris Langley (1961), The Late Lord Byron, Philadelphia: Lippincott, ISBN 978-0-06-013013-8, OCLC 358063.
  • Stein, Dorothy (1985), Ada: A Life and a Legacy, MIT Press Series in the History of Computing, Cambridge, MA: The MIT Press, ISBN 978-0-262-19242-2.
  • Toole, Betty Alexandra (1992), Ada, the Enchantress of Numbers: A Selection from the Letters of Ada Lovelace, and her Description of the First Computer, Strawberry Press, ISBN 978-0-912647-09-8.
  • Toole, Betty Alexandra (1998), Ada, the Enchantress of Numbers: Prophet of the Computer Age, Strawberry Press, ISBN 978-0-912647-18-0.
  • Turney, Catherine (1972), Byron's Daughter: A Biography of Elizabeth Medora Leigh, Scribner, ISBN 978-0-684-12753-8
  • Woolley, Benjamin (February 1999), The Bride of Science: Romance, Reason, and Byron's Daughter, AU: Pan Macmillan, ISBN 978-0-333-72436-1, retrieved 7 April 2013.
  • Woolley, Benjamin (February 2002) [1999], The Bride of Science: Romance, Reason, and Byron's Daughter, McGraw-Hill Ryerson, ISBN 978-0-07-138860-3, retrieved 7 April 2013.
  • Jennifer Chiaverini, 2017, Enchantress of Numbers, Dutton, 426 pp.
  • Christopher Hollings, Ursula Martin, and Adrian Rice, 2018, Ada Lovelace: The Making of a Computer Scientist, Bodleian Library, 114 pp.
  • Miranda Seymour, 2018, In Byron's Wake: The Turbulent Lives of Byron's Wife and Daughter: Annabella Milbanke and Ada Lovelace, Pegasus, 547 pp.
  • Jenny Uglow (22 November 2018), "Stepping Out of Byron's Shadow", The New York Review of Books, vol. LXV, no. 18, pp. 30–32.
  • Kanpo estekak
  • Ada Lovelaceri buruzko artikulua Argian
  • (Ingelesez) Calculating Ada: The Countess of Computing (bideoa)
  • (Ingelesez) Ada Lovelaceren istorio liluragarria (bideoa)
  • https://www.muyhistoria.es/contemporanea/articulo/ada-lovelace-la-primera-programadora-informatica-831452174403
  • https://elpais.com/especiales/2018/mujeres-de-la-ciencia/ada-lovelace.html
  • http://www.publico.es/culturas/ada-lovelace-mujer-invento-informatica.html
  • https://mujeresconciencia.com/2014/12/10/ada-lovelace-pionera-en-programacion/
  • http://www.actitudfem.com/tecnologia/nuevo/ciencia/historia-de-ada-lovelace
  • http://www.ibercivis.es/precursores-ada-lovelace-adelantada-de-la-computacion/