Acer Arena Australiako Sydney hirian dagoen kirol eta entretenimendu multzo handi bat da. Sydneyko Olinpiar Parkean dago, eta 1999an amaitu zen eraikitzen, Sydneyn ospatu behar ziren 2000ko Udako Olinpiar Jokoetarako instalakuntzen zati bezala. Arena jatorrian Sydney SuperDome bezala ezagutzen zen Acer taiwandar enpresak izenaren eskubideak 2006an erosi zituen arte.

Acer Arena
Kokapena
Estatu burujabe Australia
Australiako estatu Hegoaldeko Gales Berria
AldiriSydneyko Olinpiar Parkea
Koordenatuak33°50′40″S 151°03′43″E / 33.8444°S 151.0619°E / -33.8444; 151.0619
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1999
Inaugurazioa1999ko urriaren 4a
KudeatzaileaAnschutz Entertainment Group
Kirolasaskibaloia
ErabiltzaileaSydney Kings (en) Itzuli
Edukiera21.000
Arkitektura
ArkitektoaPhilip Cox (en) Itzuli
Webgune ofiziala

190 milioi dolarreko kostua izan zuen instalakuntza honek Abigroup Ltdk eta Obayashi Corporationek eraiki zuten buruan ingurugiro faktoreak zituztela. Edonola ere, instalakuntzarentzako aire girotuak haloalkanoak sortzen zituen eta Olinpiar Jokoetarako Gida Berdea haustea leporatu zitzaion. Hegoaldeko Gales Berriko gobernuburua zen Bob Carrek estadioa, ofizialki, 1999an inauguratu zuen.

Estadioaren garapena 3400 autorentzako aparkalekua eta kanpo landun plaza bat ere bazituen hiru azpitokiren zati izan zen.

Estadioaren sabaiko mastak lurretik 42 metrotarainoko altuera dute, eta estadioak 20.000 metro karratuko azalera hartzen du.

Bertan jokatzen ditu Sydney Swifts taldeak etxeko partidak.

Kanpo estekak aldatu