Acanthaceae

Dikotiledoneoen klaseko zenbait landarez esaten da. Belarkarak edo muluak dira, eta hostoen galtzarbetan edo braktea arantzadunen galtzarbetan kokatuta dauden buruxka isolatutan edo bukaerako buruxkatan kokatutako lore ikusgarriak dituzte.

Acanthaceae, landare dikotiledoneo loredunen familia.

Acanthaceae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLamiales
Familia Acanthaceae
Azpibanaketa

Landare belarkarak edo zuhaixkak izan ohi dira. Hostoak bakunak, osoak, konposatuak, dekusatuak eta estipularik gabeak dira.

Loreak, berriz, pentameroak, zigomorfikoak eta hermafroditak dira; androzeoa 2-4 lorezil didinamok osatzen dute; ginezeoa, aldiz, bi karpelo elkartuk.

Kolore deigarriko braktea bat izan ohi dute lore bakoitzaren azpian. Espezie batzuetan, braktea handia eta ikusgarria izaten da. Infloreszentziak zima-erakoak eta luku-erakoak izaten dira. Kaliza ezkila-formakoa edo ezpainbikoa izan ohi da.

Fruitua bi gelaxkako kapsula dehiszente bat da. Espezie gehienetan, haziak kako-formako txorten txiki bati lotuak egon ohi dira, haziak kapsulatik ateratzen dituen txorten bati lotuak.

Leku tropikal eta subtropikaletan bizi dira. Lau bizileku nagusiak Indonesia eta Malaysia, Afrika, Brasil eta Erdialdeko Amerika dira. Ia habitat guztietan aurki ditzakegu familia honetako espezieak, oihan itxi eta irekietan, sastrakadietan, belardi eta haran hezeetan, kostaldean, zingira inguruetan eta mangladietan.

Familiako espezie batetik, Acanthus mollis edo akantotik, datorkio izena familiari. Lurralde epeletako lorategietan landatzen den espezie bat da. Antzinako Grezian, landare horren hostoak izan ziren inspirazio-iturri kapitel korintoarrak apaintzeko.

Akantoaren familiakoak 256 genero eta 2.770 bat espezie dira. Genero gehienak talde hauetan multzokatuta daude:

Acantheae tribua
Ruellieae tribua
Andrographinae azpitribua
Barleriinae azpitribua
Justiciinae azpitribua
Ruelliinae azpitribua

Genero hautatuak aldatu

 
Asystasia gangetica
 
Barleria sp.
 
Fittonia verschaffeltii
 
Hypoestes phyllostachya
 
Justicia aurea
 
Peristrophe speciosa
 
Pseuderanthemum reticulatum
 
Ruellia tuberosa
 
Rostellularia sp.
 
Thunbergia laurifolia

Germplasm Resources Information Networkaren (GRIN) arabera 265 genero ditu.

Erreferentziak aldatu

  1. Family: Acanthaceae Juss., nom. cons.. in: Germplasm Resources Information Network. Ameriketako Estatu Batuetako Nekazaritza Saila 2003-01-17.
  2. Angiosperm Phylogeny Group. (2009). «An update of the Angiosperm Phylogeny Group classification for the orders and families of flowering plants: APG III» (PDF) Botanical Journal of the Linnean Society 161 (2): 105–121.  doi:10.1111/j.1095-8339.2009.00996.x..


Kanpo estekak aldatu