Absenta (Degas)

Edgar Degasen margolana

Absenta (frantsesez: L’Absinthe) , baita ere Dans un café 1875etatik 1876ra, Parisen, Edgar Degas margolari frantsesak egin zuen margolan ospetsu eta, bere garaian, polemikoa da. Gaur egun Orsay museoan ikus daiteke.

Absenta (Degas)
Jatorria
Sortzailea(k)Edgar Degas
Sorrera-urtea1875
IzenburuaIn a Café eta L’Absinthe
Mugimenduainpresionismoa
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak920 (altuera) × 680 (zabalera) mm
Genero artistikoagenero-artea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaOrsay museoa
BildumaOrsay museoa
InbentarioaRF 1984
JabeaIsaac de Camondo (en) Itzuli
Historia
Erakusketak2nd impressionist exhibition (en) Itzuli
Pertsonaien isolamendua margolanaren hutsuneetan adierazten da.

Deskribapena aldatu

Margolanak bi irudi erakusten ditu, emakume bat eta gizona hurrenez hurren. Gizonak, txapela jantzita, eskuinera begira dago, iruditik kanpora, eta emakumea, formalki janzkeraz eta kapelaz jantzita, galduta bezala, beheruntz begira dago. Emakumearen aurrean likido berdez betetako edalontzia dago, absenta, margolanari izena ematen dion edaria. Emakumea Ellen André aktorea da, eta gizona Marcellin Desboutin margolaria eta inprimatzailea da.

Biak, emakumea zein gizona, absentaren kontsumoaren ondorioz intoxikatuta daude. Absenta graduazio handiko likorra da alkohol eduki handia (65º eta 89,9° bitartekoa). Belar desberdinekin egiten da, bereziki Artemisia absinthium. Garai hartako Europako biztanleen artean oso zabaldua zen baina ondorio gogorrak zituen eta, horregatik, herrialde askotan debekatua izan zen.

Degasek edatearen eraginak bikotearengan nabarmentzen du: zorabiatuta daude, isolamenduan eta marjinazioan. Pertsonaiak isolamendua margolanaren hutsunean adierazten da.

Gaia aldatu

Edgar Degasen margolan hau Parisko Pigalle plazako Nouvelle Athènes Kafetegian. Margolaria askotan joaten zen kafetegi horretara; gazte garaietan nahiako zuen Guerbois Kafetegia.​[1]

Kritikak aldatu

Lana inpresionisten bigarren erakusketan aurkeztu zen, 1876an. Han oso kritika gogorrak jaso zituen, batez ere itsusia eta nazkagarria zelako. Urtetan biltegi batean gordeta egon zen, 1892 arte; urte horretan berriro ere publikoan erakutsi zen eta, orduan ere, oso harrera txarra izan zuen. 1893an Ingalaterran erakutsi zen, ordurako L'Absinthe izenburuaz, eta polemika handia eragin zuen. Arte kritikari askoten ustez bertan jasotako pertsonak degeneratuak eta desatseginak ziren. Askoren ustez moralaren aurkako benetako erasoa zen, esaterako William Blake Richmond eta Walter Craneren iritiziz. Viktoriar Aroaren ingeles askok susmopean hartzen zuen Frantziatik heldutako margolaritzaren joera berriak; hori Barbizongo eskolaren margoekin ere hasi zen gertatzen. Ingalaterrako ikusleek lanatik moralaren inguruko lezioa atera zuten lanatik, absenta eta alkoholaren aurkako adierazpena.

Picassoren omenaldia aldatu

Pablo Picassok margolan hau omendu zuen bere La Buveuse d'absinthe margolanarekin, 1901ean egina.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Christa von Lengerke, «Del Impresionismo al Art Nouveau», Los maestros de la pintura occidental, Taschen, 2005, 494 or, ISBN 3-8228-4744-5
  2. La Buveuse d'absinthe Hermitage museoa, San Petersburgon.

Kanpo estekak aldatu