Abraham de Moivre

matematikari frantziarra

Abraham de Moivre (Vitry-le-François, Frantzia, 1667ko maiatzaren 26Londres, 1754ko azaroaren 27) matematikari frantses bat izan zen, ezaguna zenbaki konplexuak eta trigonometria lotzen dituen de Moivreren formula eta, probabilitate teorian, banaketa normala banaketa binomialaren limite gisa (edo de Moivre-Laplace teorema) deduzitzeagatik The doctrine of chances izenburuko bere liburuan.

Abraham de Moivre

Bizitza
JaiotzaVitry-le-François1667ko maiatzaren 26a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaLondres1754ko azaroaren 27a (87 urte)
Hezkuntza
Heziketacollège d’Harcourt (en) Itzuli
Academy of Saumur (en) Itzuli
(1682 - 1684)
Tesi zuzendariaJacques Ozanam
Hizkuntzakingelesa
latina
frantsesa
Irakaslea(k)Jacques Ozanam
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, estatistikaria eta astronomoa
Lan nabarmenak
InfluentziakIsaac Newton
KidetzaRoyal Society
Frantziako Zientzien Akademia
Prusiako Zientzien Akademia

Biografia aldatu

Abraham de Moivre Vitry-le-Françoisen jaio zen, Frantzian, 1667ko maiatzaren 26an. Aita Daniel de Moivre izan zuen, hezkuntzari balio handia ematen zion kirurgialaria. Gurasoak protestantean baziren ere, Abraham Vitryko kristau anaien eskola katolikoan hasi zen, garai hartan Frantzian zeuden erlijio tira-birekin oso tolerantea zen eskola.

11 urte besterik ez zituen gurasoek Sedango Akademia Protestantera bidali zutenean eta 4 urte eman zituen han, Jacques du Rondelekin, greziera ikasten. 1579an Henri-Robert de la Marcken alarguna zen Françoise de Bourbonek sortua zen akademia hau eta bertan ikasi zuen Abrahamek 1678 eta 1682 bitartean. Ondorengo bi urteetan zehar, Logika ikasi zuen Saumur-en eta, 1684an Collège de Harcourt-era joan zen. Jacques Ozanam-ekin ikasi zuen, baina ez dago titulu akademikorik lortu zuela frogatzen duen baieztapenik.

Ezaguna da De Moivre formula eta baita banaketa normalean eta probabilitatean egindako lanak ere. 1697an, Londreseko Royal Society-ren kide izendatu zuten eta Isaac Newton eta Edmund Halley-en laguna izan zen. Horrela esaten omen zuen lehenak matematikako galdera zenean:

« ...De Moivreri galdetu beharko diozue… Hark nik baino asko ere gehiago daki gauza hauetaz...[1] »

De Moivrek probabilitatearen The Doctrine of Chances liburua argitaratu zuen eta, kalbinista zenez, 1685ean Fontainebleaukoak Nantesko Ediktua ezeztatu zuenean, bere jaioterritik irten behar izan zuen. Ia bizitza guztia Ingalaterran igaro zuen, bizitza txiroa, eta Slaughter's Coffee House-eko ohiko bezero zen, xakean jokatuz, diru pixka bat irabazteko aukera zuelarik han. James Dodson britaniar matematikariaren irakasle izan zen (17051757).

Londresen hil zen, St Martin-in-the-Fields-en lurperatua izan zelarik, nahiz eta geroago bere gorpua lekualdatua izan. Bitxia izan zen hil zen egunean hil egin behar zela aurreikusi zuenean. Egunero, aurreko gauean baino 15 minutu gehiago lo egiten zuela ohartzen joan zen eta 24 orduz lo egingo zuen egunean hilko zela kalkulatu zuen. 73 egun geroago izango zela iragarri zuen: 1754ko azaroaren 27an.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Abraham de Moivre