Abokatutzan Sartzeko Estatu Proba

Abokatutzan Sartzeko Azterketa (ASA)» orritik birbideratua)

Abokatutzan aritzeko gaitasun profesionala ebaluatzeko proba[1], abokatu izateko gaitasun profesionala ebaluatzeko proba, Abokatutzan aritzeko estatu-proba edo Abokatutzan sartzeko proba (Prueba de Estado de Acceso a la Abogacía edo Prueba de evaluación de aptitud profesional para el ejercicio de la profesión de abogado, gazteleraz) espainiar estatuan abokatu bezala jardun nahi dutenek egin beharreko estatu-azterketa da; pasantia juridikoaren ondoren egiten den proba, "MIR juridiko" ezizenez ezagutua.

Ikasleek zuzenbide gradua, abokatutza masterra eta praktika juridikoa egin ondoren (6 urte), egin behar duten estatu-mailako proba da.

Historia aldatu

34/2006 Legea, urriaren 30ekoa, Abokatutzan eta Auzitegietako Prokuradoretzan sarrerari buruzkoa[2] eta 775/2011 Errege-Dekretua, ekainaren 3koa, 34/2006 Legearen erregelamendua onartzen duena[3] indarrean sartu zirenean, abokatutzan sartzeko modua erabat aldatu zen.

Bolonia sistema baino lehen, zuzenbide lizentziatuek (5 urte) zuzenean kolegiatu zitezkeen eta abokatutzan jardun. Baina sarrera modu berriak eskatzen du: Zuzenbide Gradua (4 urte), Abokatutza Masterra eta Praktika Juridikoa (2 urte) eta kolegiazioa; eta horren ondoren zin deontologikoa egin behar dute eta Espainiako Konstituzioari ere zin egin behar diote.

Pasantian eta ASAn hautatzeko dauden ibilbideak lau dira:

  • Zuzenbide Zibila eta Merkataritza-Zuzenbidea
  • Zigor-Zuzenbide (edo Zuzenbide Penala)
  • Administrazio-Zuzenbidea eta Administrazioarekiko Auzi Zuzenbidea
  • Lan-Zuzenbidea

Ezaugarriak aldatu

775/2011 Errege-Dekretuaren 17. artikuluaren arabera azterketa idatzizkoa da eta bi atalek osatzen dute. Lehenengo atala erantzun-anitzeko proba bat da eta bigarrena kasu praktiko bat ebaztea.

Erantzun-anitzeko probaren egitura da:

  • Abokatutza jardunaren materia erkideak (50 galdera)
  • Espezializazio materiari buruzkoak (25 galdera)
  • Erreserbako 6 galdera materia erkideetan eta 2 espezializazio materietan, beste galderek akatsak izatekotan.

Egun berean egiten da azterketa osoa eta azterketak irauten duen ordu guztietan ezin da gelatik irten. Azterketak segurtasun kamioetan ekartzen dira, segurtasun neurriekin.

Gatazkak aldatu

Gatazka handia egon dira ASArekin. Hasieran ASA bakarrik Madrilen eta gazteleraz egin zitekeen[4], baina azkenean Espainiako Gobernuak ahalbidetu zuen hizkuntza koofizialetan ere egin ahal izatea[5], eta beste egoitza batzuk ere hautatu zituen[6]. Beste gatazka bat izan zen abokatutza profesionalek oso erreza zela esan zutela[7] eta zailtzeko eskatu diotela Justizia Ministroari eta espainiar Gobernuak zailduko duela esan du.[8]

Ikus gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu