Ablitasko aire-basea (NAZE: LETU) Nafarroa Garaiko aireportu militarra da, Espainiako Aireko Armada jabea duena.

Ablitasko aire-basea
ICAO: LETU
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaAblitas
Koordenatuak42°00′40″N 1°37′26″W / 42.011°N 1.62385°W / 42.011; -1.62385
Map
Altitudea1.063 ft, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1936
KudeatzaileaEspainiako Aire Armada Espainiako Aire Armada
Aireportua
Pistak
Norabidea Materiala Luze Zabal
13/31lurzoru1.800 m

Baseak 1.800 metroko luzera duen lurreko pista bat du, Espainiako Aireko Armadak duen bakarra.[1] 2013an erabili zuten Airbus A400M batek lurreko pista batean lurreratze-probak egin zitzan.[1]

Historia aldatu

Jada Gerra Zibilean erabili zuten.[2] 1967an Espainiako Armadak erosi zuen.[3]

Istripuak aldatu

  • 1982ko irailean Piper PA-60 Aerostar kirol-hegazkin bat aireratzean erori zen. Sei lagun eramaten zituen baina ez zen zauriturik suertatu.[4]
  • 1997an Mudry CAP 10 turismo-hegazkinetik pilotua erori eta hil egin zen. Segidan, hegazkina ere erori zen.[5]
  • 2006ko apirilaren 5ean, simulazio batean, hegazkin militar batek 2.000 kilogramoko kutxa bat bota zuen eta linea elektrikoan erori zen. 5.500 lagun elektrizitaterik gabe geratu ziren.[3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu