Abimael Guzmán Reynoso (Tambo, 1934ko abenduaren 3a - Callao, 2021eko irailaren 11) Peruko iraultzailea izan zen, Presidente Gonzalo izenaz ezaguna.

Abimael Guzmán


Sendero Luminosoko idazkari nagusi

1969 - 1993
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakManuel Rubén Abimael Guzmán Reinoso
JaiotzaMollendo (en) Itzuli1934ko abenduaren 3a
Herrialdea Peru
HeriotzaCallao navy base (en) Itzuli2021eko irailaren 11 (86 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
Ezkontidea(k)Augusta La Torre  (1964 -  1988ko azaroa)
Elena Iparragirre  (2010eko abuztuaren 20a -  2021eko irailaren 11)
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaNational University of St Augustin of Arequipa (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, unibertsitateko irakaslea eta politikaria
Enplegatzailea(k)San Cristóbal of Huamanga University (en) Itzuli
InfluentziakJosé Carlos Mariátegui eta Mao Zedong
MugimenduaGonzalo Pentsaera
Marxismo-Leninismo-Maoismoa
Izengoitia(k)Presidente Gonzalo, cuarta espada del comunismo, camarada Gonzalo eta cuarta espada del marxismo
Zerbitzu militarra
Adar militarraPeople's Guerrilla Army (en) Itzuli
Graduakomandante
Parte hartutako gatazkakInternal conflict of Peru (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoaPeruko Alderdi Komunista (PCP)

Biografia aldatu

Zuzenbideko eta Filosofiako ikasketak egin zituen San Agustín de Arequipako Unibertsitatean. 50eko hamarraldiaren bukaeran, Peruko Alderdi Komunistako kide egin zen. 1962an, San Cristóbal de Huamangako Unibertsitateko errektoreak Filosofia Saileko zuzendaritza eskaini zion. Han bertatik bertara ezagutu zituen nekazariak, behartasun gorrian eta jauntxoen mendean bizi zirenak. 1964an, Peruko Alderdi Komunistaren barruan, sobietarren aldekoak eta txinatarren aldekoak bereizi zirenean, Guzmán bigarrenekin elkartu zen, Saturnino Paredesen gidaritzapean.

Unibertsitatetik ikasleen indarrak biltzen hasi zen, eta marxismoa nekazarien artera eta auzo pobreetara zabaltzen. 1969an kartzelan sartu zuten, irakaskuntzaren doakotasuna murrizteko gobernuak hartutako neurrien kontra ikasleak matxinatzera deitzeagatik. 1970ean Alderdiko Batzorde Zentraleko kontrola hartu zuen eta alderditik bota zuen Saturnino Paredes. Handik gutxira Guzmánek eta bere jarraitzaileek Peruko Alderdi Komunista taldea sortu zuten. 1974an, unibertsitateko ikasleen babesa galtzen hasi zen, eta Limara joatea erabaki zuen, hiriburuko unibertsitateetan bere ideiak hedatzera.

1979an, Peruko Alderdi Komunistak borroka armatuari ekitea erabaki zuen. 1980ko apirilean, hauteskunde orokorren bezperan, Alderdi Komunistak Chuschi herrian hauteskundeetako materiala suntsitu zuen. Ekintza sinboliko hori 12 urtetan 25.000 hildako inguru eragin zuen gerra herritarra deituaren hasiera izan zen. 1980ko hamarraldian, gerrilla herrialde osora zabaltzen zen bitartean, poliziaren helburu nagusia Abimael Guzmán atxilotzea izan zen, baina urteak igaro ziren hori lortu arte. 1992ko irailean harrapatu zuten. Urtebete geroago, gutun batzuk bidali zizkion Fujimori lehendakariari bakea hitzartzeko. Antolakundeko sektore batek, baina, Feliciano izeneko kidearen gidaritzapean, ez zuen proposamena onartu, eta gerrillak borrokan segitu zuen. Bi aldiz epaitu ondoren, 2004an eta 2005ean, betiko kartzela-zigorra ezarri zioten, 2006ko urrian emandako epaian, Estatuaren aurkako terrorismoa egitearen akusaziopean.

Guzmán kartzelan hil zen 2021eko irailaren 11n. Gaur egun, Alderdi Komunistako beste zenbait kide Peruko Itsas Armadaren Callao itsasontzi-baseko kartzelan daude.

Abimael Guzmánen ideia politikoak Guerra popular en el Perú. El pensamiento Gonzalo izeneko liburuan bilduta daude.

Erreferentziak aldatu