Abiadura muga edo abiadura terminala amaigabeko fluido batean mugitzen ari den gorputz batek indar iraunkorpean hartuko lukeen gehienezko abiadura da. Adibide argi bat nahiko altueratik erorketa librean erortzen ari den paraxutista batek hartzen duen abiadura muga da.

Adibideak aldatu

  • η likatasunezko fluido baten barneko isuri ez uher batean mugitzen ari den R erradioko esfera batentzat, abiadura muga Stokesen legeak adierazten du, erresistentziaren indarra, abiadurarekiko proportzionala dela dioena. Kasu horretan, abiadura muga honek emango luke:

 

  • Isuri uher batean mugitzen ari den gorputz batentzat, non mugitzen ari den gorputzaren inguruan zurrunbiloak eratzen diren, marruskadura indarra v2en araberakoa da eta presio aerodinamikoarekiko proportzionala da. Kasu horretan, abiadura muga honek emango luke:

 

non

F erortzen ari den objektuaren pisua den, erorketa librearen kasurako F = mg.
Cd Marruskaduraren koefiziente zinetikoa den.
ρ objektua mugitzen den fluidoaren dentsitatea den.
A mugimenduaren norantzarekiko zabaletarako norantzan dagoen objektuaren sekzioa den.

Magnitude ordena aldatu

Erorketa librean doan gorputz batek, atmosfera batean, azeleratu egiten du grabitatearen ondorioz. Baina azelerazio hau geroz eta txikiagoa da, marruskadura indarra gehitu egiten baita abiadurarekin. Une bat heltzen da, non marruskadura indarra eta grabitatea berdinak diren, eta objektua abiadura iraunkorrean erortzen da. Erorketa librean erortzen ari den gizaki batentzat, posizio horizontalean eta gorputzadarrak luzaturik, abiadura muga, gutxi gora- behera, 55 m/sko da (200 km/h) eta ur tanta batentzat, gutxi gora-behera 9 m/s (32 km/h), bere tamainaren arabera.

Kanpo estekak aldatu