Aberdour gaztelua (ingelesez: Aberdour Castle) Eskoziako Fife eskualdean dagoen Easter Aberdour udalerrian kokatzen den gaztelu bat da. A mailako eraikina izendaturik dago.

Aberdour gaztelua
Aberdour gazteluaren irudi orokorra.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaFife
Koordenatuak56°03′19″N 3°17′54″W / 56.0552°N 3.2983°W / 56.0552; -3.2983
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1200
Arkitektura
Ondarea
SM90002 eta LB6421

Historia aldatu

Sir Alan de Mortimerrek 1126 urtean Aberdour baroierria eskuratu zuen eta San Fillan eliza eraiki zuen 1140an eta alboan gaztelua eraiki zuten 1200 inguruan.

Hurrengo mendeetan hainbat eskutatik pasa ziren lurraldea eta gaztelua 1606an William Douglas Mortongo 7. Earlak hartu zuen arte. Honek 1635ean ekialdeko hegala gehitu zion, pizkundeko estiloan eta garai bertsukoa da harresitutako lorategia ere. 1688an suak erre eta nabarmen kaltetu zuen eta gaztelua eraistekotan ere egon ziren. Ekialdeko zatia berriztu zuten baina 1715eko jakobiten matxinadan soldaduak bertan egon ziren eta berriz ere suak hartu zuen eraikina.1725ean berriz berreraiki zuten ekialdeko zatia.

1924an Estatuak hartu zuen gaztelua eta Historic Scotland erakundeak kudeatzen du.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu