Ufologian, abdukzioa (latinetik: abdelius) O.H.E ikusten duen lekukoak O.H.E-aren tripulatzaileen aldetik jasaten duen ustezko bahiketari deritzo.

Abdukzio baten irudikapena Travis Waltonen ikuspuntutik.

Abdukzioa ufologiaren alderdi eztabaidagarri eta polemikoena izaten da. Lehenengo kasua 1961ean gertatu zen AEB-etan, Betty eta Barney Hill senar-emazteak protagonistak izanik. Geroztik, mundu osoan ehunka kasu agertu dira. J. Allen Hynek ufologoaren sailkapenean abdukzioak 4. motako gertuko topaketeetan sailkatzen dira.

Ohikoa da abdukzioetan lekukoak bere esperientziaren zati bat (edo zati osoa) ez gogoratzea. Holakoetan hipnosiaren bidez oroitzapenak azaleratzen dira. Abdukzio gehienetan abdukzituak O.H.Earen barruan azterketa mediko zorrotza jasan eta bere bahitzaleekin hitz egiteko (era telepatikoan?) aukera izaten duela kontatzen du.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu