Abdellatif Filali (arabieraz: عبد اللطيف الفيلالي‎) (Fez, 1928ko urtarrilaren 26a[1] - Paris, Frantzia, 2009ko martxoaren 20a) marokoar politikaria izan zen.

Abdellatif Filali


Marokoko lehen ministro

1994ko maiatzaren 25a - 1998ko otsailaren 4a
Mohammed Karim Lamrami - Abderrahman Jusufi
Minister of Foreign Affairs (en) Itzuli

1985eko apirilaren 11 - 1999ko apirilaren 8a
Abdelouahed Belkeziz (en) Itzuli - Mohamed Benaissa (en) Itzuli
Minister of Foreign Affairs (en) Itzuli

1971ko abuztuaren 4a - 1972ko azaroaren 20a
Abdelhadi Boutaleb (en) Itzuli - Ahmed Taibi Benhima (en) Itzuli
Moroccan Ambassador to China (en) Itzuli


Minister of Communications of Morocco (en) Itzuli


Permanent Representative of Morocco to the United Nations in New York (en) Itzuli


ambassador of Morocco to France (en) Itzuli


ambassador of Morocco to Algeria (en) Itzuli


ambassador of Morocco to Belgium (en) Itzuli


ambassador of Morocco to Spain (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaKhouribga (en) Itzuli1928ko urtarrilaren 26a
Herrialdea Maroko
Lehen hizkuntzaarabiera
HeriotzaClamart2009ko martxoaren 20a (81 urte) (81 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea I - Panthéon-Sorbonne
Hizkuntzakarabiera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria eta politikaria
Jasotako sariak
KidetzaAcademy of the Kingdom of Morocco for Royaume (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Alderdi politikoahautagai independente

Bizitza aldatu

Parisko Unibertsitatean egin zuen zuzenbideko doktoregoa. 1968an, Marokoko Goi Mailako Hezkuntzako ministro egin zuten, eta 1969an Marokoren Espainiako enbaxadore izendatu zuten. Kargu hori Marokoko Kanpo Arazoetako ministro egin zutenean (1971) utzi zuen. Horren ondoren, Informazioko ministro izendatu zuten (1983), eta 1985ean, atzera, berriz, Kanpo Arazoetako ministro. Kargu horretan, Marokoko kanpo-politika indartzen ahalegindu zen, eta Espainiarekiko harremanak estutu zituen, herrialde bien artean Adiskidetasun eta Lankidetzarako II. Ituna onartuz (1991).

Arrantzari eta merkatu libreari buruz Europar Batasunarekin izandako negoziazioen arduraduna izan zen (1992). Mendebaldeko Saharako auzia dela eta, autodeterminazio-erreferenduma egitearen aldeko jarrera erakutsi du. Kanpo Arazoetako ministro zelarik, Hasan II.ak estatuko ministro izendatu zuen (1990), eta 1994an, Lehen Ministro. Abdellatif Filaliren seme zaharrena Hasan II.aren alaba Laila Marianekin dago ezkonduta.

Erreferentziak aldatu